Itxi

Bizi EITB

Bizi EITB

Bizi EITB

Bizi EITB

10.000 lagun bildu ditu Bizi EITB jai arrakastatsuak larunbatean BEC!-en

EITB Media

Hamar orduko festa erraldoia ospatu da. Txikienek, 3 Klubaren eskutik hainbat ekitaldi izan dituzte; arratsaldean, "Go!azen"en aurrestreinaldia eskaini dute, eta gauean, Korrontziren ikuskizun handia. 9.000 euro inguru bildu dira aurten Esklerosi Anizkoitzaren alde izango den EITB Maratoiarentzat.

  • 3.800 lagun bildu ditu Go!azen-en denboraldi berriaren aurreestreinaldiak. EITB Media.

    3.800 lagun bildu ditu Go!azen-en denboraldi berriaren aurreestreinaldiak. EITB Media.

10.000 lagunek parte hartu dute larunbatean BEC!en ospatutako Bizi EITB jai erraldoi eta arrakastatsuan. Goizeko 10:00etan hasitako festak gauera arte iraun du. Goizean txikienek parte hartu ahal izan dute 3Klubaren eskutik antolatutako jardunaldietan. Arratsaldean, berriz, "Go!azen"en denboraldi berriko lehen aurrestreinaldia eskaini da pantaila erraldoian, 3.800 lagunen aurrean, sarrera guztiak salduta. Gauean, amaitzeko, Biba Oholtzan ikuskizun berezia izan da Korrontziren eskutik.

Aurten, Esklerosi Anizkoitzaren alde izango den elkartasun kanpainaren aldeko pintxo solidarioak agortu egin dira. Horiek banatzen, Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko boluntarioak eta hainbat aurpegi ezagun aritu dira. Besteak beste, "Naufragoak" saioko Iñigo Vincens eta Izaro Bereziartua eta "El Conquis"eko Seleta jardun dira lanean.

Euskararen eta gazteen alde EITBk egindako apustuari jaiaren bidez gizarteak emandako erantzun ona azpimarratu nahi izan du Komunikazio Taldeak. Erruz bete zen helburua: EITBren telesail, musika eta, oro har, edukiak jendartera hurbiltzea eta 40. urteurrena elkarrekin ospatzea.

Festak iraun duen bitartean 9.000 euro inguru bildu dira, eta horiek zuzenean joango dira EITB Maratoira.