Minbizia tratatzeko erradioterapia: onkologia erradioterapikoari buruzko informazioa | EITB Maratoia

Minbizia
EITB Maratoia
A.H.
EITB
Hogeita hiru euskal abeslari eta taldek egun osoko musika maratoia eskainiko dute Bilboko San Mames metro geltokian, minbiziaren kontrako borrokaren aldeko elkartasun kanpainaren barruan.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Euskal abeslari eta musika talde ezagunek aurtengo EiTB Maratoiarekin bat egingo dute, eta ostegun honetan (abenduak 18), San Mameseko metro geltokian (Termibus irteeran), egun osoko musika maratoian parte hartuko dute. Minbizia izango da Euskal Irrati Telebistaren hamabosgarren EiTB Maratoiaren gaia. Goiburua, berriz, Erradioterapia, euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten izango da. Erradioterapia eta musika lotu dira aurtengo kanpainan.
Goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 19:30ak arte, hogeita hiru taldek eta abeslarik parte hartuko dute maratoi musikalean, eta etenik gabe, giro musikal aparta sortuko dute metro geltokian, minbiziaren kontrako borrokan.
Besteak beste, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Friqbil Band, Rural Zombies, Random, The Kites, Aguxtin Alkhat, Bilboko Udal Txistulariak, Iker Lauroba, Indigo, Erromoko Kantariak, MobyDick, Joshua Edelman, Siete C, Los Plomos, Korrontzi, Yekoras, Santiago Delgado y los Runaway Lovers, El Mentón de Fogarty, Kometa, John Berkhout, Enkore eta 22 eta Metro Koadro musika-talde eta bakarlariek parte hartuko dute. Emanaldi osoa treaming bidez jarraitu ahal izango da EiTB Maratoiaren webgunetik bertatik.
Elkartasun maratoia bultzatzeko ekitaldi berezia izango da musika maratoia. Abenduaren 18ra bitartean, EiTB taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) informazio eta sentsibilizazio kanpaina egiten ari dira, minbiziaren gainean berri eman eta ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzeko.
Osteguna EiTB Maratoiaren egun nagusia izango da, eta egun osoan zehar diru-laguntza batzeko ahalegin berezia egingo da. 902 54 25 25 telefonora hots egin beharko dute dirua eman nahi duten guztiek, eta deiei erantzuten pertsona famatuak izango dira. eitb.eus-en bidez ere eman ahal izango da dirua (dohaintza solidarioen atalean) edota Kutxabanken kontu korronte honetan: 2095 0611 00 9109513824
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
