Minbizia tratatzeko erradioterapia: onkologia erradioterapikoari buruzko informazioa | EITB Maratoia

Minbizia
Erradioterapia
A.H.
EiTB
Egun osoan dirua batzeko ahalegin berezia egingo da 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.eus-en, eta musika maratoia ere antolatu da, euskal abeslari eta talde ezagunekin.
Informazio gehiago (1)
Erradioterapia, euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) minbiziaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin dute, eta gaur izango da egun nagusia. Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntza batzeko ahalegin berezia egingo du EiTBk. 902 54 25 25 telefonora hots egin beharko dute dirua eman nahi duten guztiek, eta pertsona famatuak egongo dira deiei erantzuten. eitb.eus-en bidez ere eman ahal izango da dirua.
Kanpainaren leloak adierazten duen moduan, erradioterapia eta musika lotu dira aurtengo EiTB Maratoian, eta, bultzada emateko asmoz, egun osoan zehar egingo den musika maratoia antolatu dute, euskal abeslari eta taldeen laguntzarekin. 09:00etan hasi eta 19:30 arte, hogeita hiru taldek eta abeslarik parte hartuko dute ekimenean. Etenik gabe, musika giro aparta sortuko dute San Mamesko metro-geltokian (Termibus irteeran), minbiziaren kontrako borrokan.
Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Friqbil Band, Rural Zombies Random, The Kites, Aguxtin Alkhat, Bilboko Udal Txistulariak, Iker Lauroba, Indigo, Erromoko Kantariak, MobyDick, Joshua Edelman, Siete C, Los Plomos, Korrontzi, Yekoras, Santiago Delgado y los Runaway Lovers, El Mentón de Fogarty, Kometa, John Berkhout, Enkore eta 22M2 (Hogeita Bi Metro Koadro) musika-talde eta bakarlariek parte hartuko dute.
'Egun On Euskadi' albistegiak zuzen-zuzenean eskaini du musika maratoia abian jarri den unea. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, eta Susana Palomino Metro Bilbaoko Komunikazio eta Marketing arduradunak, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda abeslariekin batera, elkartasun egun nagusiari hasiera eman diote 09:00etan, Bilboko San Mamesko metro-geltokian.
Zuzeneko konexioak egun osoan zehar
Egun osoan zehar, ETBko bi kateetan konexio laburrak egingo dituzte dei-gunearekin diru bilketa nola doan jakiteko. Goizean, Joana Lasherasek egingo du kontakizuna 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Arratsaldean, Xabier Mendia izango dugu berriemaile 'Zuek Hor eta Gu Hemen' eta 'Azpimarra' saioetan, eta Lierni Agirrezabala, 'Euskal Herria Zuzenean' saioan.
ETB2n, Klaudio Landak gidatzen duen magazinak EiTB Maratoiarekin bat egingo du, gonbidatu berezi eta erreportajez betetako saioa eskaintzeko. Xabier Mendiak dei-guneko giroaren berri emango du, eta Maite Esparzak, musika maratoiko gunearena.
'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ere tarte zabala eskainiko diote EiTBren elkartasun egunari, zuzeneko konexio eta bideoen bidez. Asier Sanchez egongo da dei-gunean.
Gauean, zuzeneko konexioak Xabier Euzkitzek egingo ditu ETB1eko 'Debatea' saioan eta Africa Baetak ETB2n. Dei-gunean azken orduan egongo den mugimenduaren berri emango dute biek ala biek. Edu Barinaga ETBko zuzendariak EiTB Maratoiaren elkartasun egunaren azken datua emango du zuzenean, 00:00etan ETB1en eta 00:50ean ETB2n.
Ehun bat ezagun, deiak hartzen
EiTB Maratoiaren egunean, nola ez, telefono-deiak jasotzen ehun bat pertsona ezagun arituko dira. Telebista eta irratiko aurkezle eta kazetari ugari egongo dira dei-gunean: Txema Montoya, Gurutze Beitia, Odei Esnaola, Unai Goikolea, Ander Arzak, Pedro Mari Goikoetxea, Edurne Garmendia, Joxeina Etxeberria, Ainhoa Vitoria, Jon Gontzon, Pili Materola, Olaia Urtiaga, Maite Eskarmendi, Amaia Cayero, Nerea Rodriguez, Julian Iantzi, Anjel Alkain, Iker Galartza, Yolanda Alzola, Amane Ibañez, Fermin Etxegoien, Urko Aristi, Oihan Vega eta Reyes Prados.
Horiekin guztiekin batera, beste hauek ere egongo dira: 'Gu ta Gutarrak' saioan lehiakide izan diren Amaia Puertas, Janire Azkueta, Enara Suárez, Irantzu Berasaluze, Naomi Perez, Oier Egaña, Aitzol Velasco eta Egoitz Txurruka; eta ETBko zenbait saiotan solaskide eta kolaboratzaile moduan aritzen diren Julen Madina, Manu Maritxalar, Mikel Goñi, Peio Zabala, Pedro Mari Bastegieta, Puri Urretabizkaia, Isabel Muela, Lucia Martinez Odriozola, Ignacio Perez eta Julia Madrazo.
EiTB Maratoiarekin bat egingo duten aktoreen artean, Leyre Berrocal, Mañu Elizondo, Teresa Calo, Lander Otaola, Susana Soleto, Ane Gabarain, Diego Perez, Ana Elordi, Felix Arkarazo, Jon Anza, Cristina Merchán, Miriam Cabeza, Olatz Beobide, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Amaia Lizarralde, Gotzon Sanchez, Tania de Roberto, Guiomar Puerta, Sara Cozar, Anabel Arraiza, Esther Velasco, Aitziber Garmendia, Ander Iruretagoiena, Lorea Morlesín, Gorka Aginagalde, Patxo Telleria, Mikel Martinez, Asier Sota, Ugaitz Alegria, Maribel Salas, eta baita Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) ere.
Kirol munduko ordezkaritza zabala ere izango dugu: Abraham Olano, Maider Unda, Virginia Berasategi, Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta, Unai Basurko, Naiara Gomez, Marino Lejarreta, Juanjo San Sebastian, Erika Vazquez, Julema Korres, Oihana Kortazar, Andrés Vilariño, Ander Vilariño, Jose Angel Iribar, Pablo Carrera, Urko Egea, Aitor Puertas, Miguel Angel Lotina, Iñaki Perurena, Igor Antón, Julian Sanz eta Miguel Madariaga.
Musika arlotik, Jabier Muguruza, Mikel Markez, Josu Bergara, Amaia Zubiria, Doctor Deseoko Francis eta Josi, Gose taldeko Ines Osinaga, Lander Egaña Maizenita, Sebastian Zubiri, Korrontziko Agus Barandiaran, Gontzal Mendibil, Etsaiak taldeko Iñiguito eta Gobernors taldeko Juan Sangre izango dira deiak jasotzeko gunean.
Horrez gain, Arantza Urretabizkaia, Karmele Jaio, Jon Arretxe eta Mikel Alvira idazleak; Alicia Rueda eta Mercedes de Miguel diseinatzaileak; Pablo Malo, Jose Cruz Gurrutxaga eta Montxo Armendariz zinema-zuzendariak; Eneko Atxa sukaldaria; Xebastian Lizaso bertsolaria; Jon Zabal magoa; Juan Calparsoro fiskal nagusia, eta Luis Chillida ere hurbilduko dira gurera.
EiTB Maratoia, irratietan eta Interneten
EiTB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskainiko diote Maratoiari, eta bai dei-gunetik bai musika maratoiaren gunetik konexioak egingo dituzte egun osoan zehar Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Gaztean.
Interneti dagokionez, eitb.eus-en bidez maratoiaren egunean gertatzen den guztia zuzenean ikusi ahal izango da, eta egun osoko musika maratoia etenik gabe eta zuzenean eskainiko dute streaming bitartez. Informazioa eta bildutako diru-kopurua une oro eguneratuko dute. EiTBk hamabosgarren urtez jarraian egiten duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere topatu daiteke bertan.
Diru-ekarpenak nola egin
902 54 25 25 telefonoa zabalik egongo da hurrengo egunera arte, eta datozen asteotan on-line (eitb.eus-en) eta Kutxanbak-eko kontu korrontean (2095 0611 00 9109513824) ere egin ahal izango dira ekarpenak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
