cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

13:53

EiTB MARATOIA

Enkantea

Adurizek EiTB Maratoirako emandako kamiseta 1.200 euroan saldu da enkantean

EiTB

Eduardo Alvarez Malagan bizi den bilbotarrak eskuratu du Barçaren aurka jokalari zuri-gorriak txilenaz gola sartu zuenean jantzita zeraman kamiseta.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aritz Adurizek Barçaren aurka txilenaz gola sartu zuenean soinean zeraman kamiseta EiTB Maratoiko enkantean 1.200 euroren truke saldu dute. Eduardo Alvarez Malagan bizi den bilbotarrak eskaini du diru-kopururik handiena, eta berarentzat izango da kamiseta preziatua.

Athleticen jarraitzailea da Eduardo, eta Bilbotik urrun bizi bada ere, saiatzen da bere bihotzeko taldearen partidak San Mamesen ikusten, ahal duenean. Halaber, bere taldeko jokalarien kamiseta bilduma egiten du, eta ehundik gora ditu jada. Besteak beste, Jose Ramon Alexanko, Andoni Goikoetxea, Angel Maria Villar, Andoni Iraola eta MarkelSusaetaren elastikoak ditu. Hartara, ez zuen zalantzarik egin haur minbiziaren ikerkuntza egiteko dirua bilduko duen EiTB Maratoiaren enkantean parte hartzeko, "hori baita garrantzitsuena", azpimarratu du. 

Eduardok 200 euroko eskaintza egin zuen enkantea abian jartzeko; ondoren, bizpahiru eskaintza egin zituen, eta amaierara arte egon zen zain, 1.200 euroko behin betiko eskaintza egin eta kamiseta beretzat lortzeko.  

200 objektutik gora enkantean

EiTB Maratoiak euskal gizarteko elkarte eta pertsonaia ezagunek emandako 200 objektu inguru jarri ditu enkantean. Kirolariak, diseinatzaileak, sukaldariak, kirol klubak, hotelak, museoak, antzokiak... Guztira, 100 taldek eta norbanakok egin dute bat EiTBren elkartasun ekimenarekin, eta bildutako dirua haurren minbiziaren ikerketara bideratuko da.

Orain arte, 3.000 euro bildu dira elkartasun enkantean. Besteak beste, Anne Igartiburu, Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, Yolanda Aberasturi, Athletic taldea, Baiko enpresako pilotariak, Suarez bitxidenda, Donostia Kultura, Jamon de Claudio eta Aquarium Donostia izan dira objektuak eman edo eskaintzak egin dituztenak enkantean jartzeko.

Oraintxe bertan, azaroaren 13ra bitartean, berriz, honako hauek egindako eskaintzak eta objektuak daude enkantean: batetik, Bilbao Basket, Alaves, Real Sociedad, Eibar, Osasuna, Guggenheim Bilbao Museoa, Donostia Kultura, Mugaritz, Abao eta Aquarium talde, elkarte eta erakundeek emandakoak daue; eta bestetik, Julian Iantzi, Klaudio Landa, Dani Álvarez, Ana Urrutia, Aitor Ocio, Mikel Erentxun, Alex Ubago eta Ander Gonzalez izan dira enkanterako dohaintzak egin dituztenak.

Enkanteari buruzko informazio guztia eta azken ordukoa EiTB Maratoia enkantean dituzue.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.