Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Alzheimerra

EITB Maratoia kontzertua, Pello Reparazen ZETAK taldearekin, Donostian

EITB Media

Victoria Eugenia antzokian izan da zuzenekoa, eta sarrerak agortu dira. Norberaren esku egon da sarrera horren prezioa, BIZUM bidez dohaintza solidarioa eginda. EITB Maratoiarekin bat egin du ZETAK taldeak, eta soinu banda jarriko dio aurtengo edizioari.

2:28

Pello Reparazen ZETAK taldeak kontzertu berezia eskain du azaroaren 25ean, Donostian, 2021eko EITB Maratoiaren baitan. Victoria Eugenia antzokian izan da zuzenekoa.

Emanaldia EITBk eta LABORAL Kutxak antolatu dute, eta sarrerak agortu dira. Sarrera horien prezioa norberaren esku egon da, BIZUMeko dohaintza solidario baten bidez (33478 zenbakian). Pello Reparazen eskutik sorturiko taldea da ZETAK, euskarazko musika elektronikoko proiektu bat da. Zeinen ederra izango den ZETAKek argitaratu duen bigarren diskoa da. 

"Zeinen ederra izango den", 2021eko EITB Maratoiaren soinu banda

Hain zuzen ere, ZETAK taldeak jarriko dio soinu banda aurtengo edizioari, "Zeinen ederra izango den" abestiarekin. Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean, aurtengo EITB Maratoiaalzheimerra hartuko du ardatz. Kanpainaren helburua, batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea da; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea. Abenduaren 16a izango da maratoiaren egun handia, baina jada bete-betean sartu da EITB aurtengo ekimen parte-hartzailean: 'Alzheimerraren aurrean, ez dezagun ahaztu'.

Zergatik oroitzapenak?

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da leloa du aurtengo kanpainak, alzheimerrak memoria eta jendearen oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituelako. Horregatik, EITB Maratoiak jendearen oroimenei eskainitako espazio bat sortu du, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko. Gure oroitzapen kuttunenak gordetzeko espazio digitala da, mota ezberdinetako argazkiak, audioak, irudiak, bideoak eta testuak biltzeko. Ondoren, oroitzapen guztiekin "Zeinen ederra izango den" abestiaren bideoklipa osatzeko aukera izango da.

Nola parte hartu aurten?

Aurten ere, EITB Maratoiak ekimenean parte hartzera deitu nahi du euskal gizartea. Nola?

-Norberaren oroitzapen kuttunenak biltzen dituzten argazki, bideo eta testuak EITB Maratoia webgunera bidaliz.

-Edo/eta "Zeinen ederra izango den" abestiaren bertsioa igorrita. www.eitb.eus/eitbmaratoia webgunean eskuragarri daude abestiaren letra eta karaokea.

Aurreko urteetan bezala, herritarren ekarpenak EITB Maratoiaren webgunean argitaratuko dira.