Itxi

EITB TALDEA

EITB Focus

Hauteskunde orokorren eta foru hauteskundeen inguruko EiTB Focus berria, asteazkenean

EITB

Asteazken gauean emango du EiTBk inkesta publikoaren emaitzen berri irrati, telebista eta Interneten.

  • EiTB Focusen irudia

    EiTB Focusen irudia

Euskal Irrati Telebistaren EiTB Focus inkestaren urteko lehen atalaren emaitzen berri emango dute EiTBko hedabideek asteazkenetik (martxoak 13) aurrera.

Oraingo honetan, hauteskunde orokorren eta foru hauteskundeen boto asmoaz galdetu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Alderdien arteko koalizioen inguruan hiritarrek duten iritzia eta lider politikoen balorazioa ere jaso dute.

Asteazkenean, hauteskunde orokorren inguruko datuak 20:00etatik aurrera emango dira ezagutzera ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Ostegunean, foru hauteskundeen inguruko EITB Focusen emaitzak telebistako eta irratietako albistegi nagusietan eta Interneten eskainiko dira.

Halaber, 'Egun On Euskadi', 'Ahoz Aho', 'Está Pasando' eta 'En Jake' saioetan inkestaren datuak landuko dituzte.

EiTB Focus inkestak Gizaker enpresak egin ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Guztira, 1.650 lagun elkarrizketatu zituzten martxoren 1etik 5era.