Publizitatea
Itxi

2019/05/24

12:37

EITB TALDEA

Hitzarmena

EiTB Errenterian izango da ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaian

EiTB

EiTB eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak lankidetza berritu dute.

  • Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusia eta Ana Isabel Puente EHIGEko presidentea.

    Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusia eta Ana Isabel Puente EHIGEko presidentea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostiral honetan, maiatzaren 24an, Ana Isabel Puente Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena berritu dute. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle izango da EiTB, eta jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez.

Orobat, Hiru3 gunea ere izango da aurten Errenterian ekainaren 2an izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian. Eszenatokiko pantailan ETB3ko saioen bideoklipak eskainiko dira. Halaber, Gorritxo pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango da; kide egiten diren guztien artean opariak zozketatuko dituzte.

Pegatinak umeei banatuko zaizkie, eta '3txulo' saioko pertsonaien irudiekin txapa tailerra egin ahal izango dute. Horrezaz guztiaz gainera, sorpresa handiak izango dituzte hurbiltzen direnek.

Makina bat taupada da Euskal Eskola Publikoaren 28. jaiaren leloa. Makina, alde batetik, asko direlako Euskal Eskola Publikoan ari direnak, eta bestetik, logoaren irudian agertzen diren engranaje horiek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, "denon artean makina handi bat osatuaz".

1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen du EHIGEk eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena