cerrar buscador

Euskal eskola publikoa

1 / 10 Hurrengoa
EAEko hezkuntza publikoan beste greba egun bat deitu dute urriaren 24rako

EAEko hezkuntza publikoan beste greba egun bat deitu dute urriaren 24rako

Sektore publikoan urriaren 25erako eta abenduaren 19rako iragarrita dauden beste bi lanuzteei batuko zaie hirugarren hau. Irakasleei, Hezkuntza Bereziko langileei, sukaldariei eta garbitzaileei dago zuzenduta. LABek ez du deialdiarekin bat egin.
Gotzone Bengoetxea: Oso esperientzia aberasgarria da eskola txikien metodologiara egokitzea

Gotzone Bengoetxea: "Oso esperientzia aberasgarria da eskola txikien metodologiara egokitzea"

Lizartzako eskolak antolatuta, Eskola Txikien Eguna ospatu dute Tolosaldeko herri horretan. Lizartza, Orexa eta Gazteluko 66 haur ari dira ikasten egun Lizartzako eskolan, 2 eta 12 urte bitartekoak.
Agurain euskaldun bat amesten dugu, Lautada euskaldun baten baitan aldarrikatu dute Araba Euskarazen

"Agurain euskaldun bat amesten dugu, Lautada euskaldun baten baitan" aldarrikatu dute Araba Euskarazen

Hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak jaialdiari hasiera eman aurretik egindako aurkezpenean.
Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko festa egin dute igande honetan Lizartzan

Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko festa egin dute igande honetan Lizartzan

Gaurko festa indarrak batu, eta harremanak sendotzeko antolatu da, baina batez ere gozatu eta disfrutatzeko. Herriko txokoak kolorez, musikaz eta irribarrez bete dituzte, eta datorren urteko festa antolatzeko lekukoa Adunako eskola txikiak jaso du.
Eskola Txikien Festa hartuko du igande honetan Lizartzak

Eskola Txikien Festa hartuko du igande honetan Lizartzak

Lizartza, Orexa eta Gazteluko 66 haur ari dira ikasten jaialdiaren antolakuntzaz arduratu den eskolan. Antolakuntzatik urteroko jaira autobusez gerturatzeko deia egin dute.
Euskal Eskola Publikoa zaintzearen aldeko aldarri sendoa, Mungian

Euskal Eskola Publikoa zaintzearen aldeko aldarri sendoa, Mungian

Aurten mende erdia bete duen Legarda ikastetxeak antolatu du Euskal Eskola Publikoaren festaren 30. edizioa, "Jagon" lemapean. Iluntzera arte, ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera daude.
Hezkuntza publikoa zaintzeko, babesteko eta gordetzeko eskatu dute EHIGEko arduradunek Mungian

Hezkuntza publikoa "zaintzeko, babesteko eta gordetzeko" eskatu dute EHIGEko arduradunek Mungian

Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatzen ari dira gaur Mungian, "Jagon" hitzaren lelopean. Adin eta gustu guztietarako egun beteko egitaraua antolatu dute.
EITBren 3 kluba eta Go!azen Euskal Eskola Publikoaren jaian izango dira

EITBren 3 kluba eta "Go!azen" Euskal Eskola Publikoaren jaian izango dira

Eskolan izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 13:30etik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.
Bildarratz: Giro politikoa edozein izanda ere, Hezkuntza Legea adosteko oinarria oso sendoa da

Bildarratz: "Giro politikoa edozein izanda ere, Hezkuntza Legea adosteko oinarria oso sendoa da"

Hauteskundeen zurrunbiloan giro politikoa nahasia bada ere, Hezkuntza sailburua ziur agertu da horrek Hezkuntza Legeari ez diola eragingo. Horren esanetan, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk garbi dute "etorkizunera begirako legea dela".
Euskal eskola publikoaren aldeko plataformak manifestazioa deitu du ekainaren 9rako EAEko hiru hiriburuetan

Euskal eskola publikoaren aldeko plataformak manifestazioa deitu du ekainaren 9rako EAEko hiru hiriburuetan

Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak Hezkuntza Legearen proiektuaren aurka dagoela adierazi du, eskolako "sistema publikoa ahultzen" duelako.
Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an

Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an

'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Aurtengo jaia Mungian izango da ekainaren 4an, eta STRren "Jagon" izango da abesti ofiziala. Bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin da asteazken honetan EITBren Bilboko egoitzan. Hemen laburpen bideoa.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da.
Hezkuntza Sailak ez du esku artean ikastolei finantziazioa kentzeko hipotesirik

Hezkuntza Sailak ez du esku artean ikastolei finantziazioa kentzeko hipotesirik

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu arren, itunpeko ikastetxeek ez dute finantziazioa galduko.
Bildarratz: Diru publikoz ordaindutako ikastetxe guztiek batera lan egin behar dute

Bildarratz: "Diru publikoz ordaindutako ikastetxe guztiek batera lan egin behar dute"

2023-2024 ikasturteko matrikulazioen inguruan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, "familien % 94,1ak lehen aukeran eskolatuko ditu seme-alabak". Segregazioaren aurre egiteko abiatutako bideak "epe luzerako begirada" eta "gizarte osoaren inplikazioa" eskatzen dituela esan du.
Bildarratzek 2023/24 ikasturteko matrikulazioari buruzko argibideak emango ditu gaur Legebiltzarrean

Bildarratzek 2023/24 ikasturteko matrikulazioari buruzko argibideak emango ditu gaur Legebiltzarrean

Behin betiko zerrendak argitaratuta daudela emango ditu azalpenak sailburuak, berak eskatuta. Ikasle zaurgarriak sare ezberdinetako ikastetxeen artean banatzeko irizpideak ezarri ditu Hezkuntza Sailak, eta egindako banaketa tarteko, kritiko azaldu dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE.
Segregazioari aurre egiteko zer egin behar da ikasle zaurgarriekin? Banatu? Bereizi? Partekatu?

"Segregazioari aurre egiteko zer egin behar da ikasle zaurgarriekin? Banatu? Bereizi? Partekatu?"

Ekaitz Goikoetxearen galderak dira, Eskola Publikoari buruzko gogoetan ari dela. Euskal Eskola Publikoa bermatuta dagoen herri eta herrialdeetan zergatik lagundu diru publikoz, publikoak ez diren ikastetxeak?" Itaunak, itunaren aurretik.
Jaurlaritza hezkuntza ituna urratzen ari dela salatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Jaurlaritza hezkuntza ituna "urratzen" ari dela salatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Ezkerreko koalizioaren legebiltzarkideak planifikazio dekretua eta itunpetze araua kritikatu ditu eta ohartarazi du "gaur-gaurkoz" Elkarrekin Podemosek ez duela legea babestuko. EH Bildu eta PSE-EE ere estu hartu ditu. "Herren geratu zaie eskola publikoaz egin duten defentsa", kritikatu du.
Hezkuntza lege berrirako oinarriak sinatu eta urtebetera, zer?

Hezkuntza lege berrirako oinarriak sinatu eta urtebetera, zer?

2022ko apirilaren 7an Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak izango direnak onartu zituen, % 90,6ren babesarekin. Lege proiektuaren onarpena atzeratu egin da, eta urteurrenarekin bat eginez, EITBk gaiaz galdetu die Vox ez beste talde parlamentario guztietako ordezkariei.
Urtebete da Legebiltzarrak Hezkuntza legearen oinarriak onartu zituenetik

Urtebete da Legebiltzarrak Hezkuntza legearen oinarriak onartu zituenetik

Eskola publikoa indartu, segregazioari aurre egin eta euskara ardatz izango duen irakaskuntza eleaniztuna bultzatzea da akordioaren helburua.

Hezkuntza publikoarentzako funtsei uko eginez itunpeko ikastetxeak sendotzea leporatu dio EHIGEk Jaurlaritzari

Hezkuntza publikoarentzako funtsei uko eginez itunpeko ikastetxeak sendotzea leporatu dio EHIGEk Jaurlaritzari

"11 milioi euro galdu dira 3 urteko epean 1.518 plaza publiko sortzeko 0-3 urteko haur hezkuntzako lehen zikloan", esan du Hezkuntza publikoko gurasoen konfederazioak.
Bildarratzek jakitera eman duenez, familien % 93,8k plaza lortu dute lehen postuan aukeratutako ikastetxean

Bildarratzek jakitera eman duenez, familien % 93,8k plaza lortu dute lehen postuan aukeratutako ikastetxean

Datu hauekin batera lasaitasuna eta konfiantza eskatu berri du Bildarratz sailburuak, segregazioaren aurkako prozesuak emaitza onak emango dituela sinetsita.

Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak gardentasuna eta elkarlana eskatu diote Hezkuntza Sailari

Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak "gardentasuna" eta "elkarlana" eskatu diote Hezkuntza Sailari

Biek ala biek argi utzi dute bat datozela segregazioari aurre egiteko abiatutako prozesuarekin, baina kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez dituela errespetatu hasiera batean ezarritako oinarriak.
Jaurlaritzak berriro atzeratu du Hezkuntza Legearen proiektua

Jaurlaritzak berriro atzeratu du Hezkuntza Legearen proiektua

Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, gobernu bileran onartzeko hainbat txosten falta ditu oraindik proiektuak. Bildarratzen hitzetan, "aste gutxi batzuren kontua" izango da.
Hezkuntza Sailak eskoletako zuzendarien jarduna aitortuko du

Hezkuntza Sailak eskoletako zuzendarien jarduna aitortuko du

Ikastetxe publikoetako zuzendari eta zuzendaritza talde profesionalak eta egonkorrak nahi ditu Hezkuntza Sailak, eta horretarako formazioa jaso eta ebaluazioak egingo zaizkie. Aldi berean, aitortza ere izango dute: besteak beste, diru sari edo plusak jasoko dituzte eta ordutegi malguagoa ere bai.

Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara, jolastoki inklusiboak eratzeko

Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara, jolastoki inklusiboak eratzeko

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak udal titulartasuna duten tokietan daudenez, jolastokietarako obra proposamenak aurkezten dituzten udaletara bideratuko dute dirua.
Hurrengo ikasturteko aurrematrikulazio epea astelehenean irekiko da

Hurrengo ikasturteko aurrematrikulazio epea astelehenean irekiko da

Astelehenean zabaldu eta astebete egongo da zabalik izena emateko epea ikasle berrientzat.  Berritasun nabarmen bat dakar kurtsoak: ikaslerik zaurgarrienak hartzeko kuotak ezarri direla salbuespenik gabe ikastetxe guztientzat.

Legebiltzarrak bere jardunari berrekin dio, Hezkuntza Legea ardatz hartuta

Legebiltzarrak bere jardunari berrekin dio, Hezkuntza Legea ardatz hartuta

Aurreikusi dutenez, bidean izandako oztopoak oztopo, urteko lehen hiruhileko honetan bideratuko dute Legebiltzarrean iazko martxoan hitzartutako itunaren onarpena. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu zuten testua.
Hezkuntzako grebetarako Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Hezkuntzako grebetarako Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatu eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egitea helburu, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba deitu dute euskal hezkuntza publikoan, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an.
Ehunka lagunek hartu dituzte hiriburuetako kaleak hezkuntza lege propio, euskaldun eta publikoa eskatuz

Ehunka lagunek hartu dituzte hiriburuetako kaleak hezkuntza lege propio, euskaldun eta publikoa eskatuz

Greba eguna hezkuntza publikoan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Gaur arratsaldean hiriburuetan izan dira, etorkizuneko Hezkuntza Legeari ematen ari zaion orientazioa salatzeko.

Euskal eskola publikoko langileek manifestazioa egin dute Bilbon

Euskal eskola publikoko langileek manifestazioa egin dute Bilbon

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek unibertsitatez kanpoko euskal irakaskuntza publikoan deitutako bi greba-egunetako lehena da gaurkoa. Etorkizuneko Hezkuntzako euskal legearen aurreproiektuaren zirriborroa atzera botatzeko eskatzen dute sindikatuek.

Irakasleen % 60k egin dute bat grebarekin, sindikatuen arabera; % 38k, berriz, Hezkuntza Sailaren esanetan

Irakasleen % 60k egin dute bat grebarekin, sindikatuen arabera; % 38k, berriz, Hezkuntza Sailaren esanetan

Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ohar batean jakitera eman du orain arteko datuei erreparatuz gero 9.260 irakaslek egin dutela bat grebarekin. Greba antolatu duten hiru sindikatuen esanetan, ordea, irakaslegoaren gehiengoak bat egin du eta jarraipen zabala izaten ari da lehen greba eguna.
Hezkuntza Legearen aurkako lehen greba eguna dute gaur EAEko irakaskuntza publikoan

Hezkuntza Legearen aurkako lehen greba eguna dute gaur EAEko irakaskuntza publikoan

ELAk, LABek eta Steilasek gehiengoa dute sektorean, eta aurkeztutako lege-aurreproiektua errefusatu dute, haren edukiak "egungo hezkuntza-eredu duala gainditu beharrean, iraunarazi egiten duelako".

Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarri ozena Bilbon

Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarri ozena Bilbon

Jendetza bildu da Bilbon Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitutako protestan; sare publikoa zabaltzea, eskola pribatuen ituna murriztea, auditoriak handitzea eta publifikazioa ahalbidetzea izan dute aldarri.
Euskal Eskola Publikoaz Harroren manifestazioa gaur Bilbon, publikoaren alde eta hezkuntza legearen aurka

Euskal Eskola Publikoaz Harroren manifestazioa gaur Bilbon, publikoaren alde eta hezkuntza legearen aurka

Ikasleen sindikatuek, familien eta irakasleen elkarteek eta LAB, Steilas, CCOO eta ESK sindikatuek osatzen duten plataformak sare publikoa zabaltzea, eskola pribatuen ituna murriztea, auditoriak areagotzea eta publifikazioa ahalbidetzea eskatzen du.
Bullyingaren aurka Bizikasi ekimena jarri dute martxan Euskal Eskola Publikoetan

Bullyingaren aurka Bizikasi ekimena jarri dute martxan Euskal Eskola Publikoetan

Ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea du helburu. Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean egon gara horietako saio bat ikusten.

Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan

Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan

Lehendakariak adierazi du ikasturte honetan 7.000tik gora plazako LEPak egingo direla, jada iragarriak zeuden 3.000k barne. Horrek, bere ustez, agerian uzten du eskola publikoaren aldeko apustua.

Sindikatuek greba deitu dute EAEko hezkuntza publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

Sindikatuek greba deitu dute EAEko hezkuntza publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

ELAk, LABek eta Steilasek grebara deitu dute, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatzeko, eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egiteko.
Suizidioari aurrea hartzeko ikasle-irakasleak trebatuko ditu Hezkuntza Sailak

Suizidioari aurrea hartzeko ikasle-irakasleak trebatuko ditu Hezkuntza Sailak

Osasun Sailarekin eta EHUko adituekin batera, suizidioaren prebentzioa, esku hartzea eta posbentzioa egiteko estrategia garatu du Bildarratzek zuzentzen duen Sailak. Ikasturte honetan, irakasleriari emango diote formazioa, eta 2023-24 aldian, 15 urtetik gorako ikasleei.
Kontseiluak eta hezkuntzako eragile nagusiek euskararen gaineko ekarpena egin diote Hezkuntza Legeari

Kontseiluak eta hezkuntzako eragile nagusiek euskararen gaineko ekarpena egin diote Hezkuntza Legeari

Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatuta, hezkuntzako hainbat eragilek eta sindikatu nagusiek euskararen gaineko ekarpena egin diote Jaurlaritzaren Hezkuntza Legeari. Ikasle guzti guztiek b2 maila lortzeko euskarazko eredu orokor eta inklusiboa proposatu dute.

1 / 10 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena