Itxi

EITB TALDEA

Kanal berria

EITB ALBISTEAK kanala sortu du EITBk Telegramen

I.B. | EITB.EUS

EITBk euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen ditu edukiak, EITB ALBISTEAK eta EITB NOTICIAS izeneko kanalen bidez.

  • EITB ALBISTEAK Telegrameko kanal berria

    EITB ALBISTEAK Telegrameko kanal berria

Euskal Irrati Telebistak bere albiste-kanalak estreinatu berri ditu Telegramen: EITB ALBISTEAK eta EITB NOTICIAS. Horrela, bada, Euskal Herrian eta munduan gertatu den guztiaren azken ordukoaren berri izango duzu mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan. Une oro informatuta egoteko, izena eman bi kanal horietako batean horren alertak jasotzeko, edo bietan, eta gustuko baduzu, esan lagunei ere horiekin bat egiteko.

EITBk eguneko albisterik garrantzitsuenen aukeraketa bat eskaintzen du Telegramen, baita informazio alertak edo oihartzun handiko azken orduko albisteak ere, hala nola koronabirusaren aurkako neurri berriak eta Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatu izana.

Edukien formatua oso bisuala da, albistea kokatzen laguntzen duten emotikono eta guzti, askotarikoa eta anitza izateaz gain. Hala, EITBren jarraitzaileek albisteen titularra jasotzen dute batzuetan, albiste osoa ikusteko esteka batekin, eta, beste batzuetan, ikus-entzunezko edukiak izaten dira; bideoak, audioak edo argazkiak.

Ekimenak eta saioak

Era berean, EITBk bere ekimenak iragartzen ditu, EITB Maratoia esaterako (aurten denok izango gaitu jomugan); streaming bereziak ere bai, Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertuekin egin zuen bezala, eta baita estreinaldiak eta eduki eta saio bereziak ere, hala nola "Alardea" eta "Hondar Ahoak" telesailak, "Ur Handitan Ahaztu Aurretik" eta "La Noche De..." saioak, "Boulevard" eta "Faktoria" irratsaioetako elkarrizketak, eta 3 klubeko marrazkiak eta zozketak, gutxi batzuk aipatzearren.

Telegram doako albiste-kanal bat da, erabiltzaile askorengana aise eta erraz iristeko aukera ematen duena. Aurretik, erabiltzaileek harpidetza egin behar dute, baina ez da beharrezkoa EITBren kontaktua euren telefono-agendara gehitzea; nahi duten kanala hautatu besterik ez dute egin behar: EITB ALBISTEAK eta/edo EITB NOTICIAS.

Bat egin gure kanalekin, eta zure lagunak ere animatu!