Publizitatea
Itxi

2020/12/23

12:07

EITB TALDEA

ÑH20 sariak

ÑH20 sarietan brontzezko domina eskuratu du eitb.eus-en Legebiltzarreko infografiak

M. D. | EITB Media

90grados.info-k EITBrentzat Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena zela eta egin zuen lana Iberoamerikako publikazio digital onenen artean saritu dute.

  • 90grados.info-k eitb.eus-erako egindako infografia.

    90grados.info-k eitb.eus-erako egindako infografia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

90grados.info-k eitb.eus-erako egindako Eusko Legebiltzarrak 40 urte ditu infografiak brontzezko domina bat eskuratu du ÑH20 sarietan. Society for News Design Espainiak (SND-E) eta SND Hegoamerikak urteko diseinurik onena duten publikazioei ematen dizkie sariok.

ÑH20 Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako Kazetaritza Diseinuaren Onena sariek EITBren Eusko Legebiltzarrari buruzko infografia aukeratu dute onenen artean.

2020an ganberaren 40. urteurrena bete dela baliatuta, infografiak Legebiltzarraren historiaren errepasoa egiten du, eta bere lana eta funtzioak erakusten ditu, modu didaktiko batean. Gainera, eraikina kapotik eta barrutik ezagutzeko aukera ematen du. Era berean, Nestor Basterretxeak diseinatutako sinboloaren gaineko atal bat ere badu infografiak.

90grados.info-k eitb.eus-entzat sortutako lanak brontzezko domina irabazi du publikazio digitalen kategorian. Guztira, SNDk 14 Estatu desberdinetako 102 hedabideren 1.888 sarrera aztertu ditu.

Epaimahaia kazetaritza munduko 17 profesionalek osatu dute. Tartean daude Nafarroako Unibertsitateko Miguel Angel Jimeno iruindarra eta Peruko Fabrica de Ideas enpresako Xabier Diaz de Cerio donostiarra.

Honakoak dira epaimahaiko beste adituak: Alejandra Bliffeld (La Nacion, Argentina), Ana Fernandez Velasco (El Pais, Espainia), Dario Forero (Bogotako alkatetza, Kolonbia), David Maris (Univision Noticias, Ameriketako Estatu Batuak), Gabi Schmidt (Schmidt Media Group, EEUU), Gil Dicelli (O Povo, Brasil), Heglar Fleming (La Tercera, Txile), Jose Santana (GQ, Portugal), Miguel Gomez (Gulf News, Arabiar Emirerri Batuak), Norca Amezquita (diseinatzaile grafikoa eta arte eta argazkilaritza zuzendaria, Dominikar Errepulbika), Pablo Battovaz (Ole, Argentina), Pablo Corral (fotokazetaria, Ekuador), Pedro Fernandes (Diario de Noticias, Portugal), Thea Severino (Folha de S.Paulo, Brasil) eta Víctor Palau (PalauGea / Graffica, Espainia).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena