Publizitatea
Itxi

2021/07/14

15:42

EITB TALDEA

EITB Taldea

Julian Iantzik telebista autonomikoetako aurkezle onenaren Iris saria irabazi du

EITB Media

Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak telebista arloko profesionalak eta saioak nabarmentzen ditu urtero, eta aurtengo saridunetako bat dugu EITBko aurkezlea, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan egindako lanagatik.

  • Julian Iantzik telebista autonomikoetako aurkezle onenaren Iris saria irabazi du

    Julian Iantzik telebista autonomikoetako aurkezle onenaren Iris saria irabazi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak Julian Iantzi aurkezlea saritu du. Urtero banatzen dituzten Iris sarien bitartez, telebista arloko profesionalak eta saioak nabarmentzen dituzte. Aurten, telebista autonomikoetako aurkezle onenaren Iris saria Julian Iantziri ematea erabaki du Akademiak, ETB2ko "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan egindako lanagatik. Telebista autonomikoetako bigarren saria, programa onenarena, Gaztela-Mantxako telebistako "Héroes Anónimos" saioarentzat izan da. 

Julian Iantzi Euskal Telebistako aurpegi ezagunenetako bat da. Hamazazpi denboraldi daramatza "El Conquistador del Fin del Mundo" saio arrakastatsuaren gidari lanetan. Joan den uztailaren 5ean amaitu zen abentura realityaren azken edizioak audientzia marka historikoak lortu ditu.

ETB2n ez ezik, ETB1en ere sarritan aritzen da aurkezle lanetan Iantzi. Hain justu, joan den astelehenetik zuzenean ikusi dezakegu astelehenetik ostegunera, ordutegi nagusian, "Udak Dakarrena" elkarrizketa eta erreportaje saioan. 

Beste zenbait abentura saio ere gidatu ditu aurkezle nafarrak: "La Flecha Amarilla", "Basetxea" (zortzi edizio), "El Conquistador del Aconcagua" (hiru edizio) eta "101 Gaztelu", guztiak Hostoil Produkzioak ekoiztetxeak eginak. 

Aurkeztu dituen saioen artean daude baita ere "Agur Ben Hur", "Dantzaki", "Kantuan" eta "Bost Baietz!" lehiaketak, udako eta jaietako saio bereziak (sanferminen ingurukoak eta hiriburuetako su festak, besteak beste), eta Estatu Batuetara joandako euskaldunen inguruko saioak, hala nola, "Bietertarrak", "Idaho-Kalifornia", "Bidaia mendebaldean barrena", "Artzainen itzulera Kaliforniara" eta duela gutxi ikusi genuen "Australia Bihotzean". 

EITBn ibilbide luzea egin duen arren, Estatuko zenbait telebistatan ere lan egin du tarteka: 2007an "Brainiac" aurkeztu zuen Cuatron eta 2008an "El Muro Infernal" La Sextan. Laster, "Masterchef Celebrity"n ikusiko dugu lehiakide modura. 

Lesakan jaio eta Irunen bizi den aurkezlea gustura aritzen da telebistan. Horrez gain, kirola egitea eta lagunekin egotea atsegin du. 

"Go!azen" finalista, haurrentzako programen atalean 

EITB Mediako beste ekoizpen bat, "Go!azen" telesaila, Iris sarietako finalista da, haurrentzako programa onenaren atalean. Beste bost saiorekin lehiatuko da saria lortzeko eta datozen hilabeteotan jakingo dugu saria norentzat den, Akademiako kideen botoak jaso ondoren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;