Itxi

EITB TALDEA

Saria

EITB Nahieran aplikazioak EHUren PesMes sarietako bat jaso du

EITB Media

Marketin arloan Euskal Herrian egiten diren egitasmoak sustatu eta aitortzen dituzten sariak ostiral honetan banatu dira EHUren Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) areto nagusian.

  • EITBko eta Zorraquinoko ordezkariak, EITB Nahieran aplikazioaren saria jaso eta gero. EITB Media

    EITBko eta Zorraquinoko ordezkariak, EITB Nahieran aplikazioaren saria jaso eta gero. EITB Media

Euskal Herriko Unibertsitateak marketin arloko egitasmoak sustatu eta aitortzeko bi urtean behin banatzen dituen PesMes sarietako bat jaso du EITB Nahieran aplikazioak. Hoberen diseinatutako produktua dela erabaki du sariketako epaimahaiak. 

EITB ikus-entzunezko taldeak martxoan estreinatu zuen EITB Nahieran aplikazio mugikor berritua, Zorraquino enpresaren diseinuarekin, eta EITB Albisteak app berria. Horrela, EITBk iOS eta Android gailuetan bere edukiak indartu zituen, smartphoneetarako zein tabletetarako. 

EITBko eta Zorraquino enpresako ordezkariek ostiral honetan jaso dute saria EHUren Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) areto nagusian.

Deskargatu hemen EITB Nahieran aplikazioa

- Android sistema baduzu: Play Store (EITB Nahieran)

- iOS sistema baduzu: Apple Store (EITB Nahieran)