Itxi

EITB TALDEA

EITB Pilotaren Etxea

Jai Alai Winter Series eliteko zesta-punta txapelketa, EITB Median

EITB Media

Bederatzi jardunaldiko lehiaketa da eta astelehen gauez eskainiko da, hasierakoa eta finala izan ezik. ETB1en, ETB Basquen eta eitb.eus-en izango dira partidak ikusgai.

  • Jai Alai Winter Series

    Jai Alai Winter Series

EITB eliteko zesta-puntaren erakusleihoa izango da negu honetan, Jai Alai Winter Series txapelketa handia astelehenero eskainita.

Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko da eta bederatzi jardunaldiko lehiaketa izango da. Astelehen gauez eskainiko dira partidak, hasierakoa (urtarrilak 29) eta finala (martxoak 20, igandea, 12:00etan zuzenean) izan ezik. ETB1en, ETB Basque kanalean eta eitb.eus-en izango da ikusgai. AEBn zestak duen sonari erantzunez, EITBk leiho bat zabalduko du partida hauek euskal diasporak eta, oro har, Euskal Herritik kanpo dauden zaleek ikus ditzaten.

Jai Alai Winter Series txapelketako puntistak

Jai Alai Winter Series txapelketako puntistak

Xabier Euzkitzek eta Olatz Foruriak gidatuko dute emanaldia, eta Antxon eta Rikardo Alberdi pilotari eta zesta-puntan adituek ere kontakizunean hartuko dute parte.

Esatariak eta adituak

Esatariak eta adituak

Lehen hitzordua, urtarrilaren 29an

Larunbat honetan, urtarrilak 29, lehen jardunaldia jokatu da Gernikako Jai Alai frontoian. Barandika-Lekerika vs Erkiaga-Zabala artekoa izan da lehen partida. Lehia zuzenean eskaini zen ETB1en, ETB Basquen eta eitb.eus-en.

Bigarren partida, astelehenean bertan

Hasierako jardunaldiaren ostean, astelehen gauetan izango dugu astero zesta-puntarekin hitzordua. Urtarrilaren 31n izan da bigarren partida, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteen artekoa. Emanaldiaren aurretik hamar bat minutuko pieza eskaini da, txapelketa nola sortu zen eta lehen jardunaldiak eman zuena errepasatzeko.

EITB, Euskal Herrian sortzen diren aukeren bultzatzaile eta aliatu

AEBko zesta-puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. "Miamin apurtutako ametsa eta utzitako arrasto garrantzitsua, denon artean Euskal Herrian berreskuratzen saiatuko gara", esan zuen Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak puntistekin egindako topaketan. Izan ere, EITBko Kiroletako lantaldeak, Joseba Urkiola buru zela, Miamin aritu diren pilotariak hartu zituen Bilboko egoitzan. Bertan, EITBk Euskal Herrian sortzen diren aukeren bultzatzaile eta aliatu izan nahi duela azaldu zien ziklo bat atzean utzi eta bere bidea AEBn egin duten kirolari horiei.

Negu honetan, Gernikako Jai Alai frontoian ikusiko ditugu egungo puntistarik onenak.

Zesta Punta

Puntistekin EITBn egindako topaketa