Itxi

EITB TALDEA

Saria

Agifes elkarteak Radio Euskadiko "Ganbara de cerca" irratsaioa saritu du

EITB Media

Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak Iratxe Celisek 2021eko ekainean haur eta gazteen buru osasunaren inguruan egindako erreportajea nabarmendu du.

  • Agifesek Iratxe Celisek 2021ean egindako erreportaje bat saritu du

    Agifesek Iratxe Celisek 2021ean egindako erreportaje bat saritu du. Argazkia: EITB Media

Radio Euskadiko "Ganbara de cerca" saioan haur eta gazteen buru osasunaren inguruan egindako erreportaje berezia saritu du Agifes buru osasun arazoan duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak. Iratxe Celis kazetariaren lana 2021eko ekainaren 3an eskaini zen eta entzungai dago hemen. Sariaren dirua (400€) Go Maialen Sindrome Donohue elkarteari eman dio Iratxe Celisek, Donohue sindromea duen Bilboko Maialen Aulestia neskatoaren familiari laguntzeko.

Agifes elkarteak buru osasunaren inguruko hiru kazetaritza lan nabarmentzen ditu urtero: bat prentsa idatzian, beste bat irratian eta hirugarrena ikus-entzunezkoen alorrean. Radio Euskadiko saioak Buru osasunaren zaindariak izeneko kanpaina hartu zuen ardatz, familiak eta gertukoek buru osasunaren zainketan duten garrantzia aitortzeko Agifesek abian jarritako ekimena. Izan ere, pandemia garaian nabarmen egin dute gora haurren artean larrialdi psikiatrikoek, baita emakume zaintzaileen buru osasun arazoek (estresa, antsietatea). Gai lantzeko, Iratxe Celisek bi gonbidatu izan zituen: Ruth Encinas Agifeseko gerentea eta Teresa Perez buru osasun arazoa duen gazte baten ama. 

Gaur egun Miriam Duquek gidatzen duen Ganbara de cerca tarteak eguneko titularretan tarterik aurkitzen ez duten albisteen azterketa sakona eskaintzen du. Arantza Garciak zuzentzen duen "Ganbara" informazio eta iritzi saioaren barruan dugu entzungai, astelehenetik ostiralera, 21:00etan.

Arantza Garcia eta Miriam Duque

Arantza Garcia eta Miriam Duque

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea