Itxi

EITB TALDEA

Uztailak 7, 8 eta 9an

Bilbao BBK Live jaialdiari jarraipen berezia EITBko hedabideetan

EITB Media

Gazteak zuzenean eskainiko ditu streaming bidez oholtza nagusietako zenbait kontzertu, eta zuzeneko saio berezia eskainiko du bertatik jaialdiko hiru egunetan.

  • Gaztea Bilbao BBK Live jaialdian

    Gaztea Bilbao BBK Live jaialdian

Uztailak 7, 8 eta 9an Kobetamendi zelaian egingo den Bilbao BBK Live jaialdiak presentzia nabarmena izango du EITB Taldeko hedabideetan. Gazteak zuzenean eskainiko ditu streaming bidez oholtza nagusietako zenbait kontzertu, eta zuzeneko saio berezia eskainiko du bertatik jaialdiko hiru egunetan. 

Nagusia, San Miguel eta Txiki oholtzetako zuzenekoak izango dira ikusgai arratsaldean hasi eta goizaldera arte Gaztearen webgunean. Hemen ordutegia. Bat egiten duten kontzertuen kasuan, grabatu eta emisioan tarte bat dagoenean emitituko dira. Gero, horietako asko, Nahieran plataforman izango dira ikusgai. Halaber, igande gaueko 23:30ean, laburpen saio bat eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en. 

Zuzeneko musikaz gain, Gazteak irratsaio berezia eskainiko du ostegunetik larunbatera, 20:30etik 21:30era. Ibon Fernandez, Maite Garmendia, Julen Idigoras eta Alain Perez Kobetamendiko zelaiaren erdigunean egongo dira, Bilbao BBK Liverako propio prestatutako setean. Gonbidatuen elkarrizketak, festibaleko giroa eta ekitaldiari lotutako hainbat eduki eskainiko dituzte saio berezian. Hau ere streaming bidez ikusteko aukera izango da Gaztearen webgunean.

Uhin bidezko jarraipenaz gain, webgunean eta YouTube, Instagram, TikTok, Twitter eta Facebook profiletan asteburuan zehar Kobetamendin gertatzen ari den guztia kontatuko dizuegu. 

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere tarte berezia eskainiko diote Bilbao BBK Live jaialdiari, kultur saioetan eta programetan.