Itxi

EITB TALDEA

Sariak

Agifes elkarteak "Necesito Ayuda" saioa eta "Korapiloak" podcasta saritu ditu

EITB Media

Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak 2022ko Kazetaritza eta Buru Osasuna sariak eman ditu jakitera.

  • Iñigo Antsorregi, "Korapiloak" podcastaren gidaria

    Iñigo Antsorregi, "Korapiloak" podcastaren gidaria

Agifes Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak ETB2ko "Necesito Ayuda" eta EITBPodkasteko Iñigo Antsorregiren "Korapiloak" podcasta nabarmendu ditu Kazetaritza eta Buru Osasuna sarien zazpigarren edizioan. 

"Necesito Ayuda" ETB2ko saio berritzailearen helburua izan da osasun mentalarekin lotutako arazoak dituzten gazteei entzutea, eta gure artean ohikoa den errealitate honi ikusgarritasuna ematea. 18 eta 28 urteko bederatzi gaztek kasu psikologiko eta erronka emozional desberdinei egin diete aurre. Agifesek programaren ikuspegia nabarmendu du, "batez ere, osasun mentaleko arazoak naturalizatzeko eta gazteen artean laguntza eskatzeko", azpimarratu dute. 

'Necesito Ayuda' saioko irudia

'Necesito Ayuda' saioko irudia

Iñigo Antsorregik gidatzen duen "Korapiloak" podcastari aipamen berezia egin dio Agifesek irratiaren atalean. ETB1eko "Biba Zuek!" saioan Antsorregik duen tartetik sortu zen podcastean, astero, gonbidatu bat elkarrizketatzen du buru osasunarekin lotutako gaiei buruz: antsietatea, suizidioa, depresioa, heriotza eta dolua, besteak beste. Agifeseko sentsibilizazio batzordearen esanetan, "programak buru osasun arazoak herritarrei hurbiltzen laguntzen du. Izan ere, aurkezleak berak eta elkarrizketatuek osasun mentaleko arazoak dituzte"

EITBko lanekin batera, prentsa idatziaren kategorian, Patricia Rodriguezek El Diario Vasco-n argitara emandako Me siento culpable, porque mi hermano se había ido artikulua gailendu dute. 

Gipuzkoarekin lotuta, urtean zehar buru osasunaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu, eta kolektiboaren ikuspegi zabala islatzen duten kazetaritza-lanak nabarmendu ditu Agifesek; sentsibilizazioa sozialaren aldeko eta gizarte estigmaren kontrako apustua egiten dutenak.