Itxi

EITB TALDEA

'Batzen gaituzten emozioak'

EITBren 3 kluba eta "Go!azen" Euskal Eskola Publikoaren jaian izango dira

EITB Media

Eskolan izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 13:30etik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.

  • Euskal Eskola Publikoaren jaia

    Euskal Eskola Publikoaren jaia

"Jagon" lelopean, gaur, ekainak 4, ospatuko da 2023ko Euskal Eskola Publikoaren jaia, Mungian. Ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du bertan, kasu honetan Eskolan. Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 11:00etatik 18:00etara.

Horrez gain, 13:30etik aurrera "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bidelagun eta babesle izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.

Gainera, joan den maiatzaren 10ean aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin zuten EITBren Bilboko egoitzan EHIGEko (Euskal Herriko Gurasoen Elkartea) ordezkariek eta STR musika taldeak.

STRren "Jagon" da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da. Eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren erlazioak eta hezkuntza publikoaren zaintza zein sustapena nabarmendu nahi ditu abestiak, euskararen eta euskaldunen nortasunaren zaintzak duen garrantzia azpimarratuz.