Donostiako Aste Nagusia
Kanoikada
Donostiak jaien lekukoa hartuko du gaurtik aurrera
Erredakzioa
Gipuzkoako hiriburuak Aste Nagusia ospatuko du larunbat honetatik. 'Artillero' abestu ostean, Alderdi Ederreko lorategiek kanoikada hartuko dute gaur arratsaldean.
-
Kanoikadak hasiera eman ohi dio Donostiako Aste Nagusiari. Argazkia: EFE
Donostiak Euskal Herriko jaien lekukoa hartuko du gaurtik aurrera: izan ere, larunbat honetan Alderdi Eder lorategiek hartuko duten ohiko kanoikadak hasiera emango dio Aste Nagusiari.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak jaietan parte hartzeko deia egin du. Halaber, herritarrek bultzatutako ekimenak "sendotu" direla azpimarratu du. "Aste Nagusia aste zoragarria da, gozatzeko modukoa", adierazi du alkateak.
Izagirrek azaldu duenez, "hainbat ekitaldi finkoak dira, su artifizialak eta musika emanaldiak, esaterako". Hala ere, "beste batzuk aldatu ditugu, hoberako gainera". "Hainbat elkartek, gaztek edo Donostiako Piratak elkarteak, adibidez, zenbait proposamen egin dituzte eta egitarauan barneratu egin ditugu", esan du alkateak.