Itxi

Gizartea

Aste Nagusia

500 pertsona baino gehiago, Donostiara joateko autoa partekatzeko zain

Erredakzioa

Bidaietako % 32, Bordeleko, Biarritzeko eta Parisekoak dira. Hurrengo eskarerak Madrildik (% 16), Valentziatik (% 7), Zaragozatik ( % 6) eta Bilbotik (% 5) datoz.

Donostiako Aste Nagusira joan nahi duten 500 pertsona baino gehiagok autoa partekatu nahi dute, Blablacar.es sare sozialean egindako eskaeren arabera.

Donostiara doazen bidai gehienak inguruko lekuetatik egin nahi dituzte, batik batik, Bordeletik, Biarritzetik eta Parisetik. Hurrengo eskarerak Madrildik (% 16), Valentziatik (% 7), Zaragozatik ( % 6) eta Bilbotik (% 5) datoz.

Webgunetik azaldu dutenez, ekimen honekin gidariek gasolinaren litroaren kostuaren herena aurreztuko dute, autoan doan bidaiari bakoitzagatik. Madriletik egindako bidaia batean 78 euro aurreztu daitezke.

"Udako jaiak eta partekatutako autoa erabiltzea geroz eta ohikoagoa den konbinazio paregabea da Espainiako eta Europako gazteen artean", azaldu du Vincen Rosso BlaBlaCar.es-eko sortzaileak.

Rossoren ustez, "oraindik ezbaian dauden bidaiarientzat aukera ona da, azken minutuan antolatu dezaketelako bidaia". BlaBlaCar.es-ek mugikorrarentzat aplikazio bat du, erabiltzaileekin kontaktua errazteko, azaldu du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena