Donostiako Aste Nagusia
50. urteurrena
Izozkiak banatuko dituzte Donostiako su artifizialetan
Erredakzioa
Gainera, nahi duenari su artifizialen txapelketaren 50. urteurrenaren omenez egindako argazki bat aterako diote, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteari esker.
-
Donostiako su artifizialak. Argazkia: eitb.com
Donostiako Aste Nagusiko Nazioarteko Su Artifizialen txapelketak izozkiak banatuko ditu datorren abuztuaren 15ean, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz.
Donostian eginiko prentsaurrekoan, Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak "50 urte, 500 izozki" ekimenaren berri eman du, hiriko hainbat izozki denden arduradunen konpainian.
Norbaitek su artifizialak ohizko izozkirik gabe imaginatu dezakeen galdetu du Txapartegik. Horregatik, jendeari esker ona adierazteko asmoz, eta Euskatelen laguntzarekin, 23:30etatik aurrera, Cervantes enparantzara hurbiltzeko gonbita egin die herritarrei.
Oroitzapenerako argazkia
Gainera, nahi duenari su artifizialen txapelketaren 50. urteurrenaren omenez egindako argazki bat aterako diote, Gipuzkoako Argazki Elkarteari esker. Argazkiak 'Donotia Kultura Festak' Flickr helbidean edota Argazkilaritza elkartearen webgunean -'www.sfg-ss.com'- izango dira eskuragai hurrengo egunetik aurrera.
'Stop Etxe Kaleratzeak' kolektiboari omenaldia
Donostiako Piratak mugimenduak, 'Stop Etxe Kaleratzeak' kolektiboa eta beren etxeetatik kaleratua izan den jendea omenduko dute aurtengo Aste Nagusian.
Donostian emandako prentsaurreko batetan, Donostiako Piratak mugimenduko ordezkariek Matti pertsonaia aurkeztu dute. Pertsonai horrek, Aste Nagusi guztietan norbaiti elkartasuna erakusten dio, urtero ideia edota balore batzuen aldeko aldarria eginez, elkartasunean oinarritutako jai batzuen alde.
Aurten, etxe kaleratzeen biktimen ahotsa izango da. Iazko urtean, Mattik Donostiako Martutene auzoko jendeari eman zion ahotsa, uholdeek Urumea ibaiaren arroetan eragindako kalteak jasan behar izan baitzituzten. Aurten, berriz, etxekaleratzeak jasan behar izan dituzten pertsonak eta kaleratzeen kontra borrokan diharduten Stop Etxe kaleratzeak - Stop Desahucios kolektiboa omentzea erabaki dute.