Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteiz

Plastikozko bota bat, Zeledonen jaitsieran erabiltzeko alternatiba

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Botak 0,50 zentimoko prezio "sinbolikoa" izango du, eta bildutako guztia GKE batera bideratuko dute.

  • Plastikozko bota, Zeledonen estatuan. EiTB

    Plastikozko bota, Zeledonen estatuan. EiTB

Maiatzaren 12an, Gasteizko Udalak debekatu egin zuen Zeledonen jaitsieran eta igoeran beirazko botilak sartzea Andre Maria Zuriaren plazan eta alboko kaleetan. Horren haritik, gaur alternatiba aurkeztu dute: plastikozko bota bat, birziklagarria eta berrerabilgarria.

Bota Gasteiz Wine City elkarteak eta Eroskik aurkeztu dute. 0,50 zentimoko prezio "sinbolikoa" izango du, eta 12.000 jarriko dituzte salgai supermerkatuetan. Bildutakoa GKE batera bideratuko dute.

Urtero, 40.000 pertsona inguru bildu ohi dira Andre Maria Zuriaren plazan, eta ohitura da xanpain botilak irekitzea eta puruak erretzea.

Horregatik, alkateak debekatu egin du beira sartzea Andre Maria Zuriaren plazan eta ondoko kaleetan: Prado, Loma Jenerala, Diputazioa, Plaza Berria Mateo Moraza, Arquilos, Errementari, Hedegile eta Zapatari.

Debekua urratzeak 90 euroko isuna ekarriko du.

Iazko abuztuaren 4an, garbiketa zerbitzuek 10-500 tona beira bildu zituzten. Gainera, gutxienez 85 pertsona zauritu ziren, eta horietako 8 ospitalera eraman behar izan zituzten.