Itxi

Herriak eta Hiriak

Eraso sexuala

Kondenatu egin dute sanferminetan atxilotutako lehen erasotzaile sexuala

Agentziak | Erredakzioa

Kondenatuak 2.880 euroko isuna ordaintzeaz gain, eta 500 euroko indemnizazioa ordaindu beharko dio biktimari.

  • Argazkia: EFE.

    Eraso matxisten aurkako bilkura Iruñean, 2016. Argazkia: EFE.

Emakume batek 2017ko sanferminetako lehen eraso sexuala salatu denetik 24 ordu pasatu direnean, erasotzailea kondenatua izan da juizio arin batean, alde bien arteko aldez aurreko akordioa tarteko.

Epaiketa gaur goizean izan da, eta epaileak 2.880 euroko isuna eta biktimari ordaindu beharreko 500 euroko indemnizazioa eskatu dizkio erasotzaileari. Uztailaren 6ko arratsaldean, taberna batean, emakumeari ukituak egin zizkiola onartu du kondenatuak.

Sanferminetako lehenengo egunean bi eraso sexista jaso zituen Poliziak. Udalak jakinarazi duenez, ez da bigarren kasuarekin erlazionatutako atxiloketarik izan.

Alertcops, eraso sexistak salatzeko aplikazioa

Alertcops aplikazioa doakoa da eta erabilerraza. Sanferminetan izango da erabilgarri, eta poliziari eraso sexisten berri emateko balio du. Bestelako gertakariez ohartarazteko ere balioko du, eta argazkiak eta bideoak bidaltzeko aukera ematen du.

Aplikazioaren baitan dagoen txataz baliatuz, biktimak Poliziarekin zuzenean hitz egin ahal izango du.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.