13:07

Herriak eta Hiriak

Iragarpena

Euririk ez egiteko aukera handia dago larunbat honetako Haur Danborradan

Erredakzioa

Baliteke euri arina egitea ostiraleko gauean Donostian eta Azpeitian, baina gerora ateri eutsiko dio larunbat arratsaldera arte.

  • Haur Danborrada 12:00etan hasiko da Donostian, larunbatean. Argazkia: EFE.

    Haur Danborrada 12:00etan hasiko da Donostian, larunbatean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EiTBko Eguraldiaren taldearen iragarpenaren arabera, aukera handia dago larunbat goizean euririk ez egiteko Donostian; hortaz, Alderdi Ederren inguruan 12:00etan hasi eta 14:00ak aldera amaituko den Haur Danborrada prezipitaziorik gabe egin liteke. Hori bai, arratsaldean bustiko du, bai eta egunaren azken orduetan ere. Ostiraletik larunbaterako gauean, Konstituzio Plazan Banderaren Igoera egiten duten bitartean eta festaren lehen minutu eta orduetan, giro freskoa nagusituko da; izan ere, tenperatura 7 bat gradukoa izango da, bai Donostian baita Azpeitian ere. Une horietan, euria egin lezake, euri arina, baina iragarpenak dio prezipitazioak desagertuko direla gauak aurrera egin ahala, eta ateri eutsiko diola larunbat arratsaldera arte.

Tenperatura maximoa Danborradaren Egunean atsegina izango da: 14 graduren bueltan kokatuko da. EiTBko Eguraldiaren taldeak dioenez, haize-aldaketa batek eragingo du arratsaldea desatseginagoa izan dadin; izan ere, goizean hego-mendebaldetik joko du haizeak, baina gerora mendebaldetik iritsiko da hura, iparreko ukitu batekin. Hortaz, hodei gehiago helduko dira, eta euria egingo du, gauera arte.

Nabarmentzekoa da iragarpena gero eta politagoa izan dela San Sebastian egunari begira; ematen du, beraz, donostiarrek eta azpeitiarrek aukera izango dutela euritakoa ixteko festa-egunaren hainbat ordutan.

Igandea, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, euritsu esnatuko da ipar isurialdean; goizaldean eta goizeko lehen orduetan espero da euri gehien, bereziki ekialdean, baina goizak aurrera egin ahala atertzera egingo du, eta ostarteak irekiko dira. Gauean, ostarteak zabalak izango dira barnealdean. Mendebaldeko haizea zakar ibiliko da goizean kostaldean, eta tenperatura apur bat igo egingo da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena