Herriak eta Hiriak
Donostiako Aste Nagusia
'Piratak' Donostia konkistatzeko prestatzen ari dira gaur
EITB.EUS
08:00etatik baltsak muntatzen ari dira portuan. 17:00etan izango da abordatze ospetsua.
-
Astelehen honetan izango da abordatze ezaguna. Artxiboko irudia: EiTB
Urteroko kanoikadak abiatu zuen larunbatean, abuztuaren 12an, Donostiako Aste Nagusia. Sonakay Donostiako musika-talde ijitoa eta Helduak eta Asoleus elkarteak izan ziren protagonistak. Jaia ez da etenik izaten ari Gipuzkoako hiriburuko kaleetan.
Astelehen honetan, beste hitzordu garrantzitsu bat dago: abordatzea. 17:00etan izango da, baina 'piratak' 08:00etatik ari dira prestatzen, portuan.
Hona hemen astelehen honetarako, abuztuak 13, aurreikusitako jarduerak:
08:00 ABORDATZERA!!! Baltsen muntaketa, portuan.
11:00-13:00 JOLAS ETA KIROL TAILERRAK. Saskibaloia eta Egokitutako Kirola Katalunia plazan (Gros), euskaraz.
11:30-13:30 HAURRENTZAKO LUDOTEKA, Vinuesa plazan, euskaraz.
12:00 PATATA TORTILLA LEHIAKETA, "Contigo en la playa", Miramar jauregian.
12:00 AQUARIUMEKO X. ZINEMA ASTEA: "ITSAS HONDOKO SEKRETUAK EZAGUTU ITZAZU", dokumentalak eta film luzeak. Sarrera doan, eserlekuak bete arte. BERTSOLARIAK, Easo plazan.
13:30-14:30 MUD CANDIES, blue grass musika, Kursaaleko Urumea terrazan.
16:00 ASTE NAGUSIKO XXV. ESKU PILOTA TXAPELKETA: FINALERDIAK, Trinitate plazan.
16:00-20:00 PUZGARRIAK, Easo plazan.
17:00 ABORDATZERA!!! Portutik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratu.
17:30-19:30 PARTEHARTZE TAILERRA: FELTRO LANA, Vinuesa plazan, euskaraz.
17:30 "ORGANIK" haurrentzako antzerkia, Easo plazan.
17:30 TELEIPUINA, txontxongiloak Kursaaleko Urumea terrazan, euskaraz.
18:00 ZEZENAK Illunben.
18:00 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
18:00 "KIROL TXARTELA", PALA MASTERRA: Emakumezkoen eta gizonezkoen finalerdiak. Atano III. udal pilotalekuan.
18:30 TXIMELETA txaranga, Zurriola pasealekuan.
19:00 ORCHESTRE DE BIARRITZ, Boulevardeko kioskoan.
19:00 Musika Hamabostaldia. G. ROSSINIren "LA ITALIANA EN ARGEL", Kursaaleko Auditorioan.
20:00 MUD CANDIES, blue grass musika, Kursaaleko Urumea terrazan.
20:00 ESKOLA DANTZA TALDEA, folklorea, Konstituzio plazan.
22:45 SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 55. LEHIAKETA, Kontxako badian. CABALLER FX piroteknia (Valentzia).
23:15 ZINEA ONDARRETAN: "El Mago de Oz" (1939) Zuz. –Victor Fleming 98’, gaztelaniaz (azpitituluak euskaraz).
23:30 ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kalea.
23:30-02:30 KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA, Kursaaleko Urumea terrazan.
23:30 AZABACHE orkestra, dantzaldia, Easo plazan.
23:30 MAIDER ZABALEGI, pop-folk musika, Boulevardeko kioskoan.
23:30 "GUZTIOK MAGIA DAUKAGU!", magia, Gipuzkoa plazan, euskaraz.
23:45 DVICIO, pop musika, Tomas Alba plazan (Sagues).