12:36

Herriak eta Hiriak

Herri-bozketa

Urrezko Danborra irabazteko hautagaia aukeratzeko epea ireki dute

eitb.eus

Herri-bozketa abenduaren 10etik 16ra bitartean egingo da, eta Udalak abenduaren 17an emango du ezagutzera irabazlearen izena.

  • Candidatas para ganar el Tambor de Oro 2019.

    Candidatas para ganar el Tambor de Oro 2019 / Foto: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak 2019ko Urrezko Danborra irabazteko hautagaia aukeratzeko epea ireki du gaur (astelehena). Herri-bozketa abenduaren 10etik 16ra bitartean egingo da, Udalak abenduaren 17an emango du ezagutzera irabazlearen izena, eta urtarrilaren 20an emango dute saria.

Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea, Esther Ferrer artista, Ane Gabarain aktorea eta Rosa García etxegabetzeen aurkako aktibista hautatu ditu Donostiako Udalak 2019ko Urrezko Danborra irabazteko.

Herritarren proposamenen artean, besteak beste, Maialen Chourraut eta Naroa Agirre ere ageri ziren.

16 urtetik gorako donostiarrek parte hartu ahalko dute bozketan, hiriburuan erroldatuta badaude. Pertsona bakoitzak behin bozkatu ahalko du, eta horretarako hainbat datu eskatuko dira. Horrela, "pertsona bat, boto bat" printzipioa bermatuko da.

Bozketa web atariaren bidez egin ahalko da, eta gune berezia jarri da bertan horretarako, baina Udalinforen bulegoetan (Altza, Easo, Morlans eta Udaletxeko bulegoetan) eta Herri Partaidetza sustatzeko Easoko bulegoan ere izango da botoa emateko aukera.

URREZKO DANBORRA 2019 hautagaiak

Bost hautagaiak, Donostiako webgunetik ateratako argazkian.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena