Itxi

Herriak eta Hiriak

Gabonetako azokak

Eguberrietako nekazaritza eta artisautza azoka, gaur, Gasteizen

eitb.eus

Ehun saltokitik gora jarri dituzte Espainia plazan eta Lehendakari Agirre kalean. Aurten, berritasun gisa, plastikozko poltsarik gabeko edizioa egin dute.

  • Eguberrietako nekazaritza eta artisautza azoka Gasteizen

    Eguberrietako nekazaritza eta artisautza azoka Gasteizen. Argazkia: Jose Luis Madina

Eguberriak direla eta, Espainia plaza eta Lehendakari Agirre kalea artisauen saltokiz (ehunetik gora) bete da gaur (osteguna), eta hegaztien erakusketa eta salmenta ere izan da.

Etxeko janariak (frutak, barazkiak, lekaleak, eztia, gozoak, ardoa, hestekiak...) izan dira, baita bestelako produktuak ere: zahatoak, zurezko apaingarriak, etab.

Saltokia goizeko zortziak aldera zabaldu dute eta 16:00ak arte egongo da zabalik. Azokak 61 urte bete ditu aurten, eta, ohi bezala, Eguberriei hasiera ematen die hiriburuan.

Aurten, nobedade gisa, plastikozko poltsarik gabeko edizioa egin dute, Vital Fundazioa lagun zutela. Horretarako, oihalezko 10.000 poltsa banatu dituzte Espainia plazaren sarreran.