00:05

Herriak eta Hiriak

2019ko Danborrada

Euriari aurre eginez amaitu dute donostiarrek San Sebastian eguna

eitb.eus

Banderaren jaitsiera izan da, Union Artesanaren eskutik, Gipuzkoako hiriburuaren egun handiaren amaiera ekitaldia, danbor eta barril hotsek bete duten 24 orduko jaiaren ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Banderaren jaitsierak jarri dio amaiera San Sebastian egunari Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio plazan. Eguraldi txarra izan arren, festa giroa paregabea izan da Donostian.

Eneko Goia alkateak bandera jaitsi du, udaletxe zaharreko balkoitik, plaza bete duen jende andanaren aurrean. Ohi bezala, Union Artesanak eman dio bukaera hiri osoa hartu duen 24 orduko festari.

Gauerdian, euripean, danborrak azken aldiz jo dituzte aurtengoz, eta San Sebastian martxa entzun da Konstituzio plazan. Eguerdian, txikiak izan dira Haurren Danborradan protagonistak.

San Sebastian eguneko danbor eta barril hotsak isilduta, donostiarrek jaieguna izango dute astelehena, atseden hartzeko aproposa, baita kontrakoa egiteko ere.

Urrezko Danbor soziala

Rosa Garciak, etxegabetzeen aurkako aktibistak, betirako gogoratuko du 2019ko Danborrada, Urrezko Danborra jaso baitu, aldarrikapenez betetako ekitaldian.

Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kidea da, eta Donostiako "B aldea" nabarmendu nahi izan du. Turismotik haratago, "elkartasunez, konpromisoz eta berdintasunez betetako" hiria dela azpimarratu du.

Hitzaldian, Garciak "alokairuen neurrigabeko prezioen burbuila arriskutsuaz" ohartarazi du, eta Eneko Goia alkatea bertan zegoela aprobetxatu du "hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko neurri ausartak" eskatzeko.

Garcia Madrilen jaio zen 1948an, baina donostiar peto-petoa da, eta oso hunkituta jaso du saria. Alkatearen hitzetan, "emakume borrokalaria, konprometitua, solidarioa, altruista, eskuzabala, nekaezina eta langilea" da.

Txikiak, eguneko protagonistak

Kalean, 5.000 umetik gora izan dira eguneko protagonista handiak Haurren Danborradan.

Alderdi Eder bete dute txikiek, eta udaletxetik, Anne Vicente de la Fuente 2019ko danbor nagusiak, Telmo Ramos Montero jeneralak eta Maite Azurza Lizeaga laguntzaileak mezua bota dute.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena