Itxi

Herriak eta Hiriak

METRO BILBAO

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua eskainiko du ostiral eta larunbatetan, irailera arte

EITB.EUS

Udako zerbitzua martxan dago jada, irailaren 6ra arte. Hala, gaueko zerbitzua ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan eskainiko da, 02:00ak arte.

  • Metro Bilboko geltoko bat.

    Metro Bilboko geltoko bat. EiTBren artxiboko bideo batetik hartutako argazkia

Uda iristearekin batera, Metro Bilbaok bere ordutegiak aldatu ohi ditu, herritarrek egiten dituzten joan-etorrien gorakadari erantzuteko, konpainiak ohar baten bidez azaldu duenez.

Aurten ere, uztailaren 1etik aurrera udako zerbitzua izango da martxan, eta ordutegi eta maiztasun berriak irailaren 6ra arte egongo dira indarrean. Hala, gaueko zerbitzua ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan eskainiko da, 02:00ak arte.

"Gaueko aisialdiaz gozatu nahi duten herritarren mugikortasuna errazten da neurri horrekin, eta ostalaritza sektorearen jarduera babesten da", nabarmendu du Metro Bilbaok. Ordutegi eta maiztasun guztiak Metro Bilbaoren webgunean kontsulta daitezke.

Bestalde, Metro Bilbaok protokolo-ziurtagiri bat jaso du, instalazio guztietan koronabirusari aurre egiteko egin dituen jarduera guztiak jasotzen dituena.

Ildo horretatik, Metro Bilbaoko instalazio guztietan maskara nahitaez erabili behar dela gogorarazi die bidaiariei, sartzen direnetik irteten direnera arte. Konpainiak hartu duen azken neurria erretzeko debekua izan da, eta geltoki guztietan dago indarrean, baita aire librean daudenetan ere.