Gizartea -

Koronabirusa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trenbide sarea sakonago desinfektatzen ari dira

Bilboko Zazpikaleetako metro geltokia garbitu dute goizaldean. Gipuzkoan, Anoetako eta Amarako geltokiak hasi dira garbitzen.

Bilboko metroa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bilboko metroa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Desinfekzio sakona Bilboko metroan, koronabirusari aurre egiteko

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren azpiegiturak eta konboiak sakonago garbitzeko eta desinfektatzeko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak, koronabirusari aurre egin nahian.

Euskotren, Metro Bilbao eta Euskal Trenbide Sarea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide eta tranbia sareko geltokien garbiketa indartzen hasi ziren ostiralean.

Aurreneko lanak Gasteizko eta Bilboko tranbiaren zenbait geltokitan aurrera eraman zituzten, Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako Sailak larunbat honetan jakitera eman duenez.

Bilboko Zazpikaleetako metro geltokia garbitu dute goizaldean, baita Kukullaga-Etxebarri eta Matiko-Bilbo arteko tartearen beste geltoki batzuk ere.

Gipuzkoan, Anoetako eta Amarako geltokiak hasi dira garbitzen, Topoaren Lasarte-Oria/Donostia/Hendaia linea, hain zuzen ere. Trenbide eta tranbia sareko desinfekzioa datorren astean areagotu eta amaituko dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Euskotren Donostia Topoa Koronabirusa