Itxi

Amarauna

MINBIZIA

Ondarroako arraun taldeak eta Nanokide Therapeutics enpresak indarrak batu dituzte minbiziaren aurka

Eriz Zapirain | EITb Media

Nanokide Therapeutics enpresa bioteknologikoak saguetan tratamendu esperimental bat garatu du gibeleko metastasiaren aurka. Orain gizakietan probatu nahi du baina horretarako bide luzea egin beharra du.

  • Nanokideren iragarkia Ondarroako traineruan

    Nanokideren iragarkia Ondarroako traineruan

    15:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondarroako Antiguako Ama traineruak publizitate berezi bat eramango du denboraldi honetan. Nanokide Therapeutics enpresaren logoa ikusi ahal izango da traineruaren alboetako batean. Nanokide Therapeutics Euskal Herriko Unibertsitateko Signaling Lab taldeko minbizia ataletik sortutako enpresa bioteknologikoa da. Enpresa honi buruz eta enpresa honen iragarkia Ondarroako traineruan egotearen arrazoiaz hitz egin dugu Iker Badiolarekin.