Baipasa
SUKALDE KONTUAK
Andaluzia zati txiki bat ekarri digu Enara Parrak gaurko errezetan
Esther Murelaga | EITb Media
Olagarro entsalada prestatu ditu 'Roots and Cook' atariko gure sukaldari partikularrak
-
Olagarro ensaladilla maionesa osasuntsuarekin egina eta piper hautsez jantzia
11:53 min
Enara Parra 'Roots and Cook' atariko eta 'Blaipasa'-ko sukaldari partikularrak Andaluzia zatitxo bat ekarri digu gaurko errezetan; olagarro entsalada prestatu digu maionesa osasuntsuarekin.
Hauek dira 4 pertsonentzat plater goxo hau prestatzeko beharrezko osagaiak:
-Egositako 2 olagarro hanka
-Tipulin erdia
-2-3 egositako ganba
-Egositako 2 patata ertain
-3 goilarakada maionesa
-Piperrautsa
-Ibarrako piparrek, ozpinean datonezak
Maionesa osasuntsua
-Egositako 3 arrautza
-Oliba olioa koilarakada 1
-Gatza
-Ozpin koilarakadatxo erdi
-Ur pixka bat
Olagarro entsalada prestatzeko eman beharreko pausoak:
-Patata egosiak moztu, 1-2 zm-tako zatitxotan eta pasa katilu haundi batera.
-Egositako ganbak eta tipulina txiki txiki egin eta katitu berdinera gehitu.
Maionesa egiteko eman beharreko pausoak:
- Maionesa egiteko ontzi batera gehitu egositako arrautzak, oliba olioa, gatza, ozpina eta pare bat koilarakada ur. Irabiagailu batekin dena nahastu. Ur gehiago gehitu oso lodi geratzen bada.
-Gehitu maiosena katilu haundira eta dena nahastu. Patata, ganbak, tipulina eta maionesa.
-Olagarroa xerratan moztu.
-Entsalada muntatzeko enplatatzeko aroa erabili al dugu. Lenengo patata eta maionesa geruza bat egin, gero olagarro xera gerusa, berriro patata-maionesa geruza eta azken olagarro gerusa.
-Gainaldea piperrautsez hautseztatu.
-Nahi baduzue gehitu Ibarrako piper pare bat xerratan moztuta.
On egin