Faktoria magazina
Sare Sozialetako galderak
Elikagaiak egoki prestatzen dituzu? Adi gehiegi edo gutxiegi egitearekin!
Patata tortilla arrautzatan igerian edo oso lehorra? Haragia odola dariola? Ogi xigortu beltza? Sare sozialetan jan-edanarekin lotutako konparazio batzuk egin dituzte, nola jan osasuntsua izateko?
-
Sare Sozialetako erronka. Zein duzu gustukoen?
10:38 min
Alazne Agirrezabalagak zalantza horiek argitu dizkigu 'Faktoria' saioan. Dietista, nutrizionista eta entrenatzaile pertsonala da eta Zarautzen du kontsulta. "Elikagaiak gutxiegi prestatzearen arazoa toxiinfekzioa izan daiteke; eta gehiegi, akrilamida toxikoa"; zer den eta nola ekidin azaldu digu Agirrezabalagak. Horrez gain, kafea eta olioa ere izan dugu aipagai: zein motatakoa erosi eta nola kontsumitu beharko genituzke azaldu digu.