Itxi

Faktoria magazina

Zaldibarko luizia

'Amiantoaren aurkikuntzak izugarri konplikatu du egoera'

Garikoitz Beobide EHUko Kimika irakasleak kezkaz ikusten du Zaldibarren gertatutakoa; lurrarekin batera mugitu baita bertan amiantoa gizakionganako arriskua handituz.

  • zaldibarko lur jauzia

    zaldibarko lur jauzia

    9:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kezka eta galdera ugari eragin dizkigu Zaldibarko ezbeharrak. Lehena: noiz  berrartu ahalko dituzte erreskate lanak? Izan ere, amiantoaren aurkikuntzak erabat baldintzatu du bilaketa eta baita garbiketa lana ere. Inplikatutako instituzioak egoera aztertzen ari diren bitartean, inguruko bizilagunek kezkaz begiratzen diote amiantoz kutsatutako lur jauziari.

Garikoitz Beobide EHUko Kimika Ez Organikoko irakasleak esan digunez, ez da komeni alarma piztea, baina, ingurura babes neurririk gerturatzea ez dela komeni argituta, amiantoa behin airera zabaltzen denean eragiten dituen kalteez hitz egin digu.