Itxi

Faktoria

Denis Itxaso

'Zaballako zuzendaria Osakidetzako arduradunekin batzartuko da aste honetan'

Gogoratu du kartzelan dauden presoen % 30k edo % 40k buru gaixotasunak dituztela eta % 70ek droga mendekotasunak, eta bertako langileek "izugarrizko lana" egiten dutela.

  • Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin

    Denis Itxaso

    27:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak gogoratu du Osakidetzarena dela 2011tik espetxeetako osasun zaintza eta egoera hobetzeko neurriak hartzea hari ere badagokiola. Ildo horretan jakinarazi du aste honetan bertan elkartzekoak direla Zaballako espetxeko zuzendaria eta Osasun saileko arduradunak. Hilabeteko epean, izan ere, hiru preso hil dira Zaballako espetxean, azken biak hilabeteko epean (laugarren presoa, erietxean hil zen, Gasteizen). Itxasok iritzi dio "bat hiltzea ere" porrota litzatekeela espetxeek gizarteratzeko duten helburuari erreparatuta. Nolanahi ere, gogoratu du, Europarekin alderatuta, "ez direla oso datu diferenteak" eta gaineratu du, presoen arteko % 30 edo % 40k buru gaisotasunak dituztela eta %70ak drogomenpekotasunak. "Bertako funtzionarioek eta Osakidetzako langileek egiten duten lana izugarria da", azpimarratu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.

Zaballaz gain, Itxasok hitz egin du, baita ere, Europatik COVID osterako jasoko diren funtsez ere. Ez du zehaztu nahi izan zenbat diru iritsiko den Arabara, Gipuzkoara eta Bizkaira eta azpimarratu du proiektuen nolakotasunak baldintzatuko dutela hori. Nolanahi ere, azaldu du "Espainiako Gobernuak berebiziko garrantzia daukala tamaina guztietako enpresetara eta administraziora iristeko" eta "ziur dela" proiektu txikiek ere jasoko dituztela Europako funtsak. "Europako Batasunak jarriko duen euro bakoitzak, palanka moduan, funtzionatu behar du diru pribatua mugitu dadin. Eta balore kate guztia hartu behar da kontutan horretarako", esan du.