Itxi

Faktoria

Aitor Esteban, EAJ

'2021ko aurrekontuak onartuta, PSOE-Podemos hartu-emana aldatuko da'

Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilen duen diputatuak uste du, 2021ko diru-kontuan ziurtatuta, sozialistek beste gehiengo batzuk lortuko dituztela

  • Aitor Esteban

    Aitor Esteban

    22:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pozik daude jeltzaleak 2021ko aurrekontuetan lortu dituzte akordioekin. Loiolako kuartelen lurrak Donostiako udalaren esku uztea hitzartu dute, lanabes-makinarako inbertsioa sinatu dute eta dieselaren zerga desagertzeko konpromisoa atera diote Moncloari. Aitor Esteban EAJk Madrilen duen diputatuak "Faktoria"n esan du Pedro Sanchezek diru-kontuak onartzeko babesa bermatuta duela eta horrekin batera 'agintaldia amaituko duela' ziurtatu du. Aurrekontuen onarpenarekin dena den, beste aldaketa ikusten du Estebanek: 'beste dinamika bat gertatuko da gobernu barruan. PSOE-PODEMOS dinamika aldatuko da eta PSOE ez da hain lotua eogngo hurrengo hilabeetan'.

EH Bildurekin elkarlana

Madrilgo kongresua, euskal talde politikoen arteko eztabaidaz galdetuta, oraingoz ez du bideragarri ikusi diputatu jeltzaleak. 'Euskaditik hasi beharko luke elkarlanak, Madrilen zerbait eraiktizeko. Hemen ados jartzen ez bagara, Madrilen zailagoa izango da' gaineratu du eta Euskal Herria Bilduri koherentzia eskatu dio. 'Otegik guri leporatu digu dirua soilik nahi iatea eta eurak saltzen ari idra lortu dituzten zuzenketak, diru aldetik, garrantzitsuak direla'.

Harmonizazio fiskala

Espainiar estatuan harmonizazio fiskalerako bidea, 'kontzertu ekonomikoa kontra aritzeko tentaldi' bihurtu litekeela ohartarazi du eta EAJko ordezkariak nabarmendu du, 'gure zerga arloko ahalmena defendatuko dugu'.