Itxi

Faktoria

MIREN BASARAS

"Denok espero dugu talde immunitatea, baina mugak udan jartzea kezkagarria da"

EHUko mikrobiologoak dio egunez egun joan behar dela, besteak beste farmazia enpresek arazoak izan ditzaketelako txertoen banaketan. Kasu positiboen igoera aurreikusi du hurrengo asteetarako.

  • Miren Basaras.

    Miren Basaras.

    12:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Talde immunitatea "populazioaren gehiengo bat immunizatuta dagoenean" ailegatuko dela azaldu du 'Faktoria'n Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoak. "Noiz? Ez dakigu". Basarasen ustetan, immunitatea udan lor daitekeela aurreikustea, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak egin duen bezala, kezkagarria da.

COVID-19aren aurkako txertoaren kanpainaren hasieraz dio oso positiboa dela txertoa hartu duten lehen pertsonek albo-ondoriorik ez izatea. Dena den, albo-ondorio arinak agertzea normaltzat hartu behar da, haren arabera. Europako datuak, oro har, kezkagarriak direla uste du, eta kezkatzekoa izan daiteke Gabonetan jende gehiago elkartzeak izan ditzakeen ondorioak: "Hurrengo asteetan ikusiko dugu positiboen igoera nabarmen bat, eta baita horrek ekartzen duena ere; ospitaleratu gehiago, eta zoritxarrez, hildako gehiago".

Zerrenda gorrian asteak daramatzaten herriak ere izan ditu hizpide: "Arrasaten, esate baterako, baheketa masiboak egin dituzte. Ikusi da populazioaren gehiengo bat badoala azterketa egitera, baina badaudela talde batzuk ez direla joaten; badirudi gazte asko. Populazio guztia ez baldin badoa, posible da foku txikiak aktibo mantentzea".