Itxi

Faktoria

Ander Añibarro

'Tubacexeko langileekin egongo gara'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Laudioko alkateak adierazi du bat egingo duela ostegunean deituta dagoen manifestazioarekin. Aiaraldean 150 kaleratzeen albisteak sortu duen kezka handiaren lekukotza eman digu.

  • Tubacexeko langileak, protestan

    Tubacexeko langileak, protestan

    4:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tubacex enpresak 150 kaleratze egingo dituela jakiteak kezka areagotu egin du Laudion."Ez bakarrik lanpostu hauengatik baizik eta gure bailara osoan dugun egoeragatik", esan du "Faktoria" Ander Añibarro bertako alkateak. "150 kaleratzea hauengatik ez ezik", gaineratu du, "besteak aldi baterako erregulaziora joango direla sei hilabeterako eta horrek oso egoera kezkagarrian utziko ditu" herria eta Aiaralde osoa.

Añibarrok jakinarazi du, egun hauetan, sindikatuz sindikatu ari direla elkartzen langileekin eta bat egingo duela Udalak datorren ostegunerako deitu duten manifestazioarekin.  Zehaztu du malgutasuna eskatzen duela Tubacexek baina langileak ez daudela malgutasun betierekoa onartzeko prest. "Langileekin egongo gara", azpimarratu du alkateak.