Itxi

Faktoria

Ekozidioa eta zor ekologikoa

Ekozidioa: XXI. menderako delitu berria

Nazioarteko Zigor Auzitegiak ekozidio-delitua aitortu dezan ari da lanean Stop Genocide elkartea, eta Jojo Mehta plataformako zuzendari exekutiboarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.

  • Amazonasko suteak

    Amazonasko suteak

    20:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskala handiko ingurumen-suntsiketek lur planetako bizi-organismo guztiei erasaten diete egunero, Amazoniaren deforestaziotik, etxe alboko ibaien kutsatzera. Klima larrialdia areagotzen ari den honetan, indarberritu egin da eztabaida, nazioarteko arauak berrikusi eta hondamendion erantzuleak kriminalizatzeko bideak zorrozteko. Euskadi Irratiko "Faktoria"n, ekozidio-delituari heldu diogu. Stop Genocide plataforma ari da delitu berria Nazioarteko Zigor Auztegiaren estatutuetan jaso dezaten.

Jojo Mehta plataformako zuzendari exekutiboak azaldu digunez, ekozidioa "legez kanpoko edozein ekintza da, propio egina, eta jakinez, ingurumenaren aurka, epe luzerako kalte larri eta orokortuak eragiteko aukera duela". Fukushimako istripu nuklearra edo Nigerreko deltako hondamendia aipatu dizkigu ekozidio gisara ikertu eta epaitu litezkeen kasu bezala, eta baikor azaldu da, "giro sozial eta politikoak" bidea erraztu diolako ekozidioaren onarpenari. 

Ekozidioarekin batera, zor ekologikoaz aritu gara Eneko Garmendia EHUko Ekonomia fakultateko irakasle eta Ekonomia Ekologikoko ikerlariarekin, planetak 2021erako eskaini ditzakeen natur baliabide denak xahutu ditugun honetan.