Itxi

Faktoria

Afganistan

Emilio Pedrini, Bidaideak: "Nilofar kirolaria, emakumea eta abokatua da. Arrisku handian dago talibanekin"

P. G. | EITb Media

Bidaideak Bilbo gurpildun aulkiko saskibaloi taldea prest dago Nilofar Bayat saskibaloi jokalari paralinpikoa eta bere senarra Bilbora ekarri eta taldea n sartzeko. Itxaropentsu mintzatu da Emilio Pedrini klubeko presidente ordea: "lehenbailehen Afganistandik ateratzea espero dugu".

  • NILOFAR BAYAT Afgansitango saskibaloi talde paraolinpikoaren kapitaina izan da. Laguntza eskatu du.

    "Nilofar kirolaria da, emakumea eta abokatua. Arrisku handian dago, talibanekin".

    3:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Milaka herritar dira Afganistanen handik atera nahian. Horietako bat, Nilofar Bayat, Afgansitango saskibaloi talde paraolinpikoaren kapitaina da. Laguntza eskatu du bera eta bere senarra herrialdetik ateratzeko. Izan ere, Nilofar, saskibaloi jokalaria izateaz gain, abokatua da eta Gurutze Gorriak orain arte Kabulen izan duen nazioarteko batzordean lan egin du.

Nilofarrek badaki zer den gerra. Txikitan talibanen misil baten ondorioak jasan zituzten berak eta bere familiak. Eztandaren ondorioz anaia bat hil eta berak bizkarrezurrean atzera bueltarik gabeko kalteak jasan zituen. Orduz geroztik gurpildun aulki batean dabil.

Sare sozialen bitartez, laguntza eskaria zabaldu zuen Afganistandik ateratzen laguntzeko eta eskari horren aurrean Bidaideak Bilbao gurpildun aulkiko saskibaloi taldea prest azaldu da Nilofar Bayat taldean hartu eta aterpea eskaintzeko. "Faktoria" saioan, Emilio Pedrini BIDAIDEAK BSR taldeko presidenteordeak baieztatu digu, azken albisteen arabera, Nilofarrek eta bere senarrak lortu dutela Kabulgo aireportura iristea eta Alemaniako hegazkin bat hartuko dutela, ondoren, Bilbora etortzeko.

"Nilofar kirolaria da, emakumea eta abokatua. Arrisku handian dago, talibanei ez zaielako batere gustatzen bere jarrera". Pedrinik azaldu digu laguntza eskaria jaso orduko zer egin zezaketen planteatu zutela: "Guk ezgaitasunen bat duten pertsonen alde egiten dugu lan, laguntza deia ikusi eta, erantzun moduan, gure taldean leku bat gorde eta fitxa bat ematea adostu genuen. Beste gauza bat izango da non bizi eta nola, baina horri irtenbidea denon artean emango diogu".