Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Garrido: "Ezin dira kartzelak eskualdatu ezker abertzalea zuritzeko edo ETAko presoei mesedeak egiteko"

Jone Larrañaga | EITb Media

Alderdi Popularreko Euskadiko idazkari nagusiak zehaztu du Estatutua betetzearen alde daudela baina, Kataluniako eredua ikusita, erne egongo direla. Casadok ere hori ohartarazi nahi izan zuela dio.

  • Laura Garrido

    Laura Garrido

    24:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak ukatu egin du Pablo Casadok Valentziako Biltzar nagusian esan zituenek Euskadiko alderdiko ordezkariak deseroso jarri zituenik. Kartzeletako eskumenaz esan zituenak ohartarazpen bat baino ez zirela esan zehaztu du "Faktoria"n egindako elkarrizketan. "Ezin dira kartzelak eskualdatu, nazionalistek nahieran kudeatzeko, ezker abertzalearen ibilbidea zuritzeko edo ETAren presoei mesedeak egiteko", azpimarratu du eta gaineratu "Kataluniako eredua ikusita, erne egongo direla" popularrak.

Garridok ez du uste PP eskuinerago eginda atera denik asteburuko Biltzar Nazionaletik: "Proiektu sendo bat eta esparru ireki bat ordezkatzen dugu", esan du, eta ukatu egin du alderdi barruan tentsiorik egon denik. Euskal popularren artean ere ez du tira-birarik ikusten eta alderditik aldendu direnek "alderdi guztietan bezala, modu naturalean beste bizitza aukera batzuk" egin dituztela azaldu du.