Itxi

2021/10/29

11:14

Faktoria

EH Bildu

Mertxe Aizpurua: "Negoziazioa bide onetik doa, baina Espainiako Gobernuak irabazi egin beharko du babesa"

Eider Bilbao | EiTB Media

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak eta ohartarazi du langileen egoera bideratuko ez duen proposamen batek ez duela "paserik izango" Diputatuen Kongresuan.

  • Mertxe Aizpurua

    Mertxe Aizpurua

    21:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babesteko negoziazioa bide onetik doala adierazi du Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak "Faktoria" albistegian, baina iragarri du Gobernuak ez duela "txeke zuririk ", eta irabazi egin beharko duela babesa.

Lan erreforma bertan behera uzteko negoziazioetan Nadia Calviño ekonomia ministroaren parte hartzeak ez duela egoera leunduko uste du Aizpuruak eta ohartarazi du langileen egoera bideratuko ez duen proposamen batek ez duela "paserik izango" Diputatuen Kongresuan.

Espainiako Gobernuarekin dituzten hartu-emanetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak presoen inguruan Eibarren esandakoek ez dutela eraginik izan eta presoen gaia ez dagoela aurrekontuen negoziazio mahian azaldu du EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian. "Presoen gaia inoiz ez da baldintza izan. Ezkerreko politika ausartak eskatzen ditugu, eskubide sozial eta ekonomikoetan aurrera egiteko"

Azken aldian kezka eta buruhauste iturri bihurtu den argindarraren prezioaz galdetuta, Espainiako Gobernuak neurri ausartak hartzea nahiko lukeela azaldu du Aizpuruak, argindar konpainiek esaten dutenari men egin gabe: "Ez da bidezkoa irabazten duten dirutza hori pixka bat ukitzen zaienean, xantaia eta mehatxuak egitea"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;