Itxi

2021/11/11

10:39

Faktoria

ELA SINDIKATUA

Mitxel Lakuntza: "EAJren eta EH Bilduren esku dago pentsioen murrizketa geldiaraztea"

Jone Larrañaga | EITb Media

Espainiako Gobernuak Bruselarekin adostu duen aldaketak Kongresuaren oniritzia behar duela gogorarazi du ELAko idazkari nagusiak eta gehiengoa osatzeko euskal alderdien jarrera izango dela gakoa. Bozketa horretan eragiteko nahi luke greba orokorra.

  • Mitxel Lakuntza

    Mitxel Lakuntza

    25:03 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiak erretiro pentsioak kalkulatzeko kotizazio aldiak luzatzeko asmoa duela iragarri biharamunean, Europako funtsen atzean benetan zer dagoen argitzeko eskatu die Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei. "Begi-bistan geratu da lotuta daudela Europako funtsak eta pentsioen jaitsiera", azpimarratu du Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian egindako elkarrizketan, eta gehiengoa osatzeko EAJren eta EH Bilduren jarrera izango dela gakoa: "Euren esku dago geldiaraztea".

Lakuntzak gogorarazi du Madrilek Bruselarekin adostu duen aldaketak Kongresuaren oniritzia behar duela gogoratu du eta gehiengoa osatzeko euskal alderdien jarrera izango dela gakoa. "Euren esku dago hau geldiaraztea", nabarmendu du, pentsioen erreformari eta lan erreformari erreferentzia eginez. EH Bilduri eskatu dio koherentea izan dadila lan erreformaren indargabetzea azkeneraino defendatuz eta EAJri berriz, Espainiako lan hitzarmenen edota Euskal Herrikoen alde dagoen argitu dezala.

Alderdi horiei presio egiteko baliatu nahiko luke ELAk greba orokorra, eta bozketa Kongresura iritsi atarirako deitzearen alde agertu da, horrenbestez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;