Itxi

Faktoria

Lesaka basoa CPEN basoa

18 mila zuhaitz landatuko dituzte Lesakan, suak kiskalitako Eskolamendi inguruan. Ametzak eta haritzak gehien

Nagore Telleria | EITb Media

Nafarroako enpresa korporazio publikoak eta eragile pribatuek elkarlanean egingo dute basoberritzea eta co2 emisioak konpentsatzeko helburua ere badu. "Karbono hustubide" gisa katalogatuko dute CPEN basoa.

  • Lesaka basoa

    Lesaka basoa

    32:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lesakan, suak 400 hektarea kiskali zituen otsailean eta orain basoberritu egingo dute zati bat. 13 hektarea dira, herri lurrak, eta han landatuko dituzte 18 mila zuhaitzok. Basoa ezagutzeko eta isurien neurketa eta orekatzeko neurketa sistemaren berri izateko Lesakan elkartu ditugu proiektuan parte direnak.

Lesakako alkate Ladis Satrustegi, INTIAko komunikazio arduradun, Mikel Huarte, Arcelor Mittal lantegiko segurtasun arduradun Iban Garro, Alex Ayerdi Oses eraikuntza enpresako dibersifikazio eta jasangarritasun arduraduna, Santos Etxegia GAN-NIK elkarte publikoan basoaren kudeaketa teknikaria, Rural Kutxaren gizartekintza arduradun  Jabier Martinez eta  CPENen komunikazio bulegotik Nagore Eslaba izan ditugu ekimena zertan datzan azaltzen.

Lesakako baso-berritzeak berotegi-efektuko 4.829 tona gas konpentsatzea lortuko du bere balio-bizitzan, iaz isuritakoaren % 10. Parte hartzen duten eragileek beren aztarna ekologikoaren kalkulua nola egiten duten eta zein ekarpen egingo dituzten kontatu digute. Enpresetan, orain 100 tonako ordaina ematea aukeratzen duenak urteko planaren arabera, 550 tona zurrupatuko ditu landaketari esker. 50 tonako sortan, 275 eta txikienean, 25ekoan, 137 tona