Faktoria
Ukrainako frontetik bueltan
Zigor Aldama: "Propaganda-jasaren erdian, Ukrainako frontea nire begiz ikusi nahi izan dut"
MIKEL ROTAETXE | EITB Media
Errusiaren inbasioa hasi zenetik laugarrenez egin du Ukrainara Zigor Aldama kazetariak. Frontean ikusi eta entzundakoen kronika egin digu 'Faktoria'-n: lubakietan dauden soldaduen egoera, gerrak gizartean eragindako nekea eta Donald Trumpek ekar lezakeena.
-
Zigor Aldama
26:29 min



Mundua beste aldera begira dagoenean, Ukrainako fronteko erradiografia "patxadaz" egin nahi izan du Zigor Aldama kazetari bilbotarrak. Abendu eta urtarrila artean, hiru aste eman ditu gerra-frontetik gertuko eremuetan, egunero kronika bat bidaltzeak eragiten duen presiorik gabe: "Ukrainatik zein Errusiatik propaganda asko heltzen zaigu eta nire begiekin ikusi nahi izan dut egoera".
Kievetik Kramatorsk eta Kharkhiv hirietara egin du eta, handik, frontera. "Frontera joatea beldurgarria da", azaldu du Faktoria-n egin dioten elkarrizketan, "arin zoaz autoan, droneak inguruan dituzu, soldaduak edari energetikoz topera doaz eta musika elektronikoa ozen dutela... eta bat batean, argiak itzaltzen dituzte". Soldaduen artean, ekipamenduaren prekarizazioa nagusitzen ari dela dio Aldamak eta soldaduek euren jantzi eta gailuak erosten dituztela. Moralak behera egin duela nabarmendu du, era berean, "nahiz eta gehienek diskurtso ofizialari eusten dioten". Herritarren artean ere sumatu du nekea, batez ere frontetik urruneko tokietan.
Donald Trump AEBetako presidente bihurtzeak ekarriko duen egoera marraztu du, azkenik: "Trumpek ez du diru gehiago gastatu Ukrainan eta Zelenski negoziatzera derrigor dezake". Gakoa Ukrainan okupatutako lurraldeak direla nabarmendu du: "Mahaiaren gainean jarri dezakete Ukrainak bere lurraldearen zati bati uko egin behar iztaea, baina nekez onar dezakete hori herrialdean".