Publizitatea
Itxi

2021/08/29

09:52

Goiz kronika asteburua

OSASUNA

Felix Zubia: "Gure zilborrari begira gaude eta mundu mailako txertaketa bat lortu arte ez da desagertuko"

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB MEDIA

Hirugarren dosiaz mintzatu da Donostia Ospitaleko zainketa berezietako burua, eta azaldu du pandemiari aurre egiteko beharrezkoa dela mundu mailako txertaketa zabala lehenestea, hirugarren dosia banatzen hasi aurretik. Plangintza horren falta sumatzen du medikuak

  • Felix Zubia, Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako burua, artxiboko irudi batean.

    Felix Zubia, Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako burua, artxiboko irudi batean.

    3:14 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ipar Euskal Herrian eta Frantziar estatuan hirugarren dosia jartzeko data zehaztu dute dagoeneko, hots, irailaren 13an hasiko dira adinekoen egoitzetako egoiliarrekin. Felix Zubiak, Donostia Ospitaleko zainketa berezietako buruak, aitortu du onuragarria litzatekeela hirugarren dosi hori jende helduarentzat eta inmunitate arazoa dutenentzat, baina mundu mailako arazoari aurre egiteko txertaketa zabala egitea lehenetsi beharko litzatekeela. "Plangintza horren falta sumatzen dut nik, beti gure zilborrari begira gaude eta ez munduari", esan du.

Euskal Herriko erietxeetan arintze txikia izan da, baina oraindik ere egoeraren larritasunaz ohartu du medikuak. Gaixo berriak erietxeratzen dira egunero, eta horietako batzuk zainketa berezien unitatera ere iristen direla dio: "Leuntzen ari da aurreko asteetako egoerarekin alderatuz, baina ezin da esan egoera ona denik".

Bestalde, covid-19arekin gaixo erietxera iristen direnen pazienteen profila izan du ardatz. Azken asteetan bolo-bolo zabaldu da birusak eragin handiagoa duela etorkinengan, eta herritartasunen arteko aldea ospitaleetan nabaritu badute ere, Zubiak azaldu du faktore asko direla aintzat hartu beharrekoak, sozioekonomikoak batez ere (etxe berean bizi den jende kopurua, lanera joan gabe geratzeko zailatasunak etab.)

Neurriak neurri, eta legeak lege, Zubiak azpimarratu du prebentzioa norberaren esku dagon gaixotasuna dela. Hortaz, pandemiaren hasieran zabaldutako mezuari eutsi behar zaiola: kontuz toki itxietan, eta kontuz bizikidetza ezberdinetako jendearekin espazio itxietan biltzearekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;