Itxi

Mezularia

Euskal gatazka

A. Lasa: 'Amnesty Internationalek biktima guztiak berdin hartu gaitu'

Euskal gatazkari buruz egindako txostena aurkeztu du erakundeak.

  • Asun Lasa eta Mari Carmen Hernandez

    6:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amnesty International taldeak euskal gatazkaren inguruko txostena aurkeztu du. Iraganari aurre egin, etorkizuna eraikitzeko: egia, justizia eta erreparazioa Euskal Herriaren testuinguruan izenburupean egindako lanean ateratako ondorioen artean hauek daude: ETAk egin eta argitu gabe dauden atentatuak ikertu beharra, GALek egindako atentatu egile asko zigortu gabe daudela eta erakundeek torturak eragindako mina aitortu beharra. Sakabanaketa politika amaitzeko ere eskatzen du txostenak.

Aurkezpenean Axun Lasa GALen biktimak eta Mari Carmen Hernandez ETAren biktimak parte hartu dute. 'Mezularia'n Lasak azaldu du taldeak biktimak berdin hartu dituela. Aurrera egiteko elkarlana ezinbestekoa dela azpimarratu du, eta denek batera arraun egin beharko dutela gaineratu du.