Itxi

Go!azen

Go!azen

2019/01/18

00:23

Go!azen

9. atala

Garik modu berezian eskatuko dio barkamena Anderri 'Go!azen'en gaurko atalean

A.A. | EiTB

Bien bitartean, Ane topless egiten agertzen den argazki bat zabalduko da ikasleen artean.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gari emakumez jantzita agertuko da eskoletara gaur 'Go!azen' telesailaren 9. atalean. Horrez gainera, argazki batek emango die hizpidea ikasleei, Ane topless egiten agertzen den argazkia bolo-bolo zabalduko baita.

Egunak daramatza Garik Anderri aldatu dela erakutsi nahian. Baina eginahal guztiak alferrikakoak izan dira; Anderrekin hitz egiten saiatzen den bakoitzean, honek antzarak ferratzera bidaltzen du. Beraz, lagunei kasu eginez, modu berezia hautatuko du Anderri umetan egin zizkion barrabaskeriengatik barkamena eskatzeko: printzesaz jantzita agertuko da eskoletara.

Lortuko ote du horrela Anderren konfiantza irabaztea? Eta Zuzenek? Nahikoa lan izan du aurreko ataletan Basakabin gayak daudela onartzen. Nola erantzungo du horrela jantzita ikusten duenean?

Dantza irakasle berria, Alex, Basakabin agertu denetik, Julen ez dago batere eroso. Naiak euren arteko harremana hautsi du, zalantzak dituelako, eta Alex hura bereganatu nahian dabil. Baina Julenek ere ez du amore eman nahi.

Bestetik, WhatsApp bidez argazki bat zabaltzen hasiko da Basakabiko ikasleen artean. Topless egiten ari den neska baten argazkia da, eta Aneren antz handia dauka. Ane al da benetan? Nola gelditu daiteke horrelako gurpil bat? Nork zabaldu du argazkia?

Zurik eta Elik ere WhatsApp erabiliko dute Amaiaren eta Paulen arteko harremana hausteko helburuarekin. Paul jeloskor jartzen saiatuko dira Amaiaren eta Martinen bideo bat hari bidalita.

Bien bitartean, Markelek ohorezko koadroan sartzeko asmoekin tematuta jarraitzen du, eta bururatzen zaizkion ideiak zein baino zein zoroagoak dira. Iñaki Perurena bezain indartsua dela erakustea okurrituko zaio oraingoan. Ikusteko dago ikaskideak eta irakasleak txunditzeko moduan egongo ote den.

Ostiralero izaten da ikusgai 'Go!azen' telesailaren atal berri bat eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;