Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Telesaila

"Go!azen 7.0" martxan da

EiTB

Hiru aktore berrik hartuko dute parte denboraldi berrian: Aitziber Errazkin (Enara), Nerea Elizalde (Garazi) eta Ander Lacalle (Luken).

1:30
Aitziber Errazkin, Nerea Elizalde eta Ander Lacalle

Euskal Telebistako "Go!azen" telesail arrakastatsuak castinga bukatu berri du, eta denboraldi berriko grabaketei ekingo die ekainaren 29an, Donostian. Astelehenean hasi eta irailaren 4ra arte, 10 aste emango dituzte grabatzen, eta aktore gazteak Donostia eta Azpeitia artean ibiliko dira lanean.

Denboraldi berri honetan, hiru aktore gazte berrik hartuko dute parte: Aitziber Errazkin zarauztarra Enara izango da; Nerea Elizalde bilbotarrak Garazi pertsonaiaren rola jokatuko du, eta Ander Lacalle donostiarrak Lukenen papera antzeztuko du. Gainera, hiru langile berri izango dituzte aurten Basakabi udalekuetan: Maria Cruickshank antzezlea ingeles irakasle berria izango da; Markel Aranburu, Asier Burguete aktoreak antzeztutako pertsonaia, Basakabira itzuliko da, oraingo honetan bekadun moduan, eta Aitor, Endika Zamalloa aktoreak gorpuztuko duen langilea, egoitzako mantentze lanez arduratuko da. Endika Zamalloa izango da Down sindromedun lehen aktorea "Go!azen" telesailean.

Bestalde, aurreko denboraldian telesailean parte hartu zuten aktore gehienak izango ditugu kamera aurrean denboraldi berrian ere: Lorea Intxausti (June), Esti Lopez (Eider), Dánae Riaño (Maddi), Maria Redondo (Zuri), Markel Sanz (Danel), Xanti Korkostegi (Igor), Nikola Zalduegi (Eneko), Itziar Urretabizkaia (Amaia) eta Karmele Larrinaga (Begoña).

Aurtengo berezitasun nagusietako bat telesailaren interaktibitatea izango da. Horrela, telesaileko aplikazioa duten ikusleek pertsonaiek fikzioan egiten dituzten argazki eta bideoak jaso ahalko dituzte denbora errealean. Gainera, telesailean abestiak entzuten direnean, karaokeko letra ere jasoko dute aplikazioan. Telebistan zuzeneko emisioak jarraitzen dituzten ikusleak saritu nahi ditu telesailak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Goazen