Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Mikel Idoate pilotari ohia, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Sanferminak hizpide, Nafarroako plater tipikoa prestatuko du Joseba Arguiñanok: ajoarriero bakailaoa otarrainxkekin.

  • Mikel Idoate pilotari-ohia

    Mikel Idoate pilotari-ohia. Argazka: EiTB

Gaur arratsaldean, Mikel Idoate Iruñeko pilotari ohia eta ETBko pilota komentarista izango dute "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan gonbidatu. Joseba sukaldean arituko da berarekin, eta, sanferminak hizpide hartuta, Nafarroako plater oso tipikoa prestatuko dio gonbidatuari: ajoarriero bakailaoa otarrainxkekin.

Errezeta egiten duten bitartean, jai giroaz gozatzeko aukera izango dute Iruñeko eta Lesakako sanferminei buruzko bideoak ikusita.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.