Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
San Ignazio bezpera ospatzeko postre gozoa, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Josebak Nerea Arriola aktore eta umoregile donostiarra izango du gonbidatu.
-
Joseba Arguiñano sukaldaria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Ostegun honetan, San Ignazio egunaren bezpera dela ospatzeko, txokolate zuri krema postrea prestatu du Joseba Arguiñanok. Platera egiteko laguntza berezia izango du gainera: antzerki munduan eta bakarrizketetan dabilen Nerea Arriola donostiarra arituko da berarekin.
Azpeitian ere izango dira, Egaña gozotegian, bertoko Ignazio gozoen historia ezagutu eta haiek dastatzera. Gainera, Elgoibarko Belaustegi Baserria jatetxean ere izango dira, beraien proposamen gastronomikoa ezagutzeko.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" ostegun honetan izango da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.